Descriptio Regni Navarrae (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Descriptio Regni Navarrae
Egilea Petrus Bertius
Urtea 1616
Hiria Amsterdam
Tamaina 19 x 13 zm
Descriptio Regni Navarre (Petrus Bertius 1616).jpg


Mapa zertan den

Pieter de Bert (Petrus Bertius deituta ere, 1565–1629) herbeheretarrak Tabularum Geographicarum Contractarum izeneko atlasa argitaratu zuen Amsterdamen, 1616 urtean. Atlas hau Bernardt Languenes-en Caert-Thresoor-aren jarraipena da.

Bertako 194 lamina Descriptio Regni Navarrae izenekoa da (Nafarroako erresumaren azalpena). Lamina ez dago margotuta.


Soraluzeri buruzkoak

Soraluze herri nabarmenen artean agertzen da: Gasteiz, Iruña, Hondarribia, Logroño… Gainontzeko herriek baino letra tamaina baita ikurra ere handiago daukete.

Atlas bereko 168 laminan ere Soraluze agertzen da: Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania.


Bitxikeriak

Mapak erakusten du Nafarroaren garai bateko lurrak: Arabako Sonsierra (Laguardia eta Lanciego), Errioxako Ebro inguruko zati osoa...


Erreferentziak