Diario de Jovellanos (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Diario
Diario de Jovellanos. Azala.jpg
Egilea Gaspar Melchor de Jovellanos
Hizkuntza Gaztelaniaz
Urtea 1790-1801
Argitaletxea
Hiria


Izenburu osoa

Diarios

Egunkariak


Liburua zertan den

Baltasar Gaspar Melchor de Jovellanos[1] (1744-1811) politiko espainarra izan zen.

Hainbat testu tekniko idatzi zituen, eta honetaz gain bere egunkariak. 1791 urtean Euskal Herrian egon zen, tartean Eibarren. Urte hartako abuztuak 21an, domekan, Juan Esteban Bustindui armagilearen etxera inbitatu zuen bazkaltzera. Juan Esteban honek eskopetak esportatzen zituen "Kortearen Handiki eta Jaunentzat, baita Amerika, Ingalaterra, Frantzia, Errusia eta beste herritara".

Jovellanosek egunkarian jasotzen duenez, bazkarian ez zen ezer falta: "umore ona eta janari ona ere: haragi errea, txipiroiak, aingirak, amuarrainak, urdai-azpiko zerrak, gisatua eta frutak; ardo goxo ona, bizkotxo buztiak, konfiturak eta bukatzeko anisetea". Baina gehien harritu zuena ez zen bazkaria izan, baizik eta Bustindui jaunak bi langile mahaira gonbidatu izana: Gabiola giltzagilea eta Aldekoa kainoigilea.

Baltasar Gaspar Melchor de Jovellanos eta Juan Esteban Bustindui oso lagunak egin ziren, eta azkenak armagintza eta gremio sistema azaldu zizkion zehatz-mehatz.

Jovellanos hil eta hainbat urtetara lehen 7 kaierak argitaratu zuten, eta gero gainontzeko bostak. Jatorrizko izkribuak galdu izan dira.


Soraluzeri buruzkoak

(187. orrialdea)

Arma lantegia esaten diotena ez da uste dena. Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar eta Arrasaten ezarritako artistek fusila osatzen duten piezak lantzen dituzte. Arte hau hirutan banatu da, bakoitza bere aldetik lantzen dena: kainoigileak, giltzagileak, kutxagileak, eta gainera aparejeroak daude, guardamonteak, baketa eta bridak egiten dituztenak. Badaude batzuk denetik dakitela eta egiten dutela, nahiz aintzinako araudiak galerazi; baina, orokorrean, artista bakoitza bere arloan ari da. Kainoigileek badakite zilarrezko ikusmira eta puntuak zein urrezko apangarriak burdinan akats gabe sartzen, eta ilunketa modu bikainean ematen; giltzagileek burdina lantzen dute nahi duten eratan, eta txukuntasun handiz pulitzen dute, eta gauza berbera aparejeroek; beste horrenbeste kutxagileek kutxak lantzen... Herri eta arlo bakoitzeko artistak gremiotan biltzen dira eta urtero ordezkariak aukeratzen dituzte, diputatuak esaten dietela, gero esango ditugun guztion negozio eta kontrataz arduratzeko; horretaz gain, norbera bere buruarentzat lan egiten du bere ofizialek lagunduta; inork ez, eta ezer ez, Erregearen kontura, honek Filipinetako Konpañia kontratatzen duela eta azken honek nahi dituen piezak herri eta gremio bakoitzaren diputatuekin kontratatzen ditu bere zuzendariaren bidez (gaur egun Lardizabal jauna). Erregeak badu zuzendaria Soraluzen (… koronel jauna), piezen-ematea zaintzen duena. Modu honetan Konpañiak tarteko irabaziak lapurtzen ditu, artistek lor zitzaketenak arte txit garrantzitsu hau hobetzeko. Horrela Konpañiaren jauntxokeria ekidingo zen, lanaren jabe nagusia eta ia bakarra denez prezioak erabakitzen ditu irabazi handienak eramateko eta artistari txikiena lagatzen.


Erreferentziak

  • Baltasar Gaspar Melchor de Jovellanos. Wikipedia (euskaraz).