Diccionario geográfico universal (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Diccionario geográfico universal
Diccionario geográfico universal. Azala.jpg
Egilea Lawrence Echard
Juan de la Serna
Antonio Vegas
Hizkuntza Gaztelaniaz
Urtea 1795
Argitaletxea Don Joseph Doblado
Hiria Madrid


Izenburu osoa

Diccionario Geográfico-Universal que comprehende las cuatro partes del mundo y de las Naciones, Imperios, Reynos, Repúblicas, y otros Estados, Provincias, Territorios, Ciudades, Villas, y Lugares Memorables, Lagos, Rios, Desiertos, Montañas, Volcanes, Mares, Puertos, Golfos, Islas, Penínsulas, Itsmos, Bancos, Cabos, &c que se encuentran en el Globo Terráqueo

Hiztegi geografiko unibertsala, munduko lau aldeak hartzen dituena, eta Lurrean diren nazio, inperio, erresuma, errepublika eta beste estatuenak, probintzi, lurralde, hiri, herri eta leku gogoangarriena, laku, hibai, basamortu, mendi, sumendi, itsaso, portu, golko, irla, penintsula, itsmos, banku, lurmutur etabarrena.


Liburua zertan den

Lawrence Echard jaunak (1670-1730) 1691. urtean A Most Compleat Compendium of Geography, General and Special; describing all the Empires, Kingdoms, and Dominions in the whole World argitaratu zuen, ingelesez.

Vosgien jaunak frantsesera itzuli zuen (Dictionnaire géographique-portatif), eta Juan de la Sernak gaztelaniara. Erderazko seigarren argitalpena Antonio Vegasek egin zuen.


Soraluzeri buruzkoak

(128. orrialdea)

SORALUZE. Espainiako Erret Hiribildua, Gipuzkoako probintzian, Deba hibaiaren ertzetan; hibaiak erdibitzen du biltzen duen zubi baten bidez. Mendi oso altuek inguratzen dute. Bergaratik legoa batetara dago, eta Elgoibarretik beste batetara, biak ala biak hibai beraren ertzetzan daudela. Badauzka Parroki Eliza, Mojen Komentua eta txispa armen lantegi oso zaharra, Erret Gudarostearentzat lan egiten duena. 300 bat familiek osatzen dute biztanlegoa. Alkate Arruntak ditu, eta Probintziak egiten dituen Batzar Orokor eta partikularretan botoa; bere izenean bertara joaten den Prokuradorea izendatzen du, eta jarlekua Korregidorearen ezkerrean dago, hamaikagarren tokian. Bilbotik 10 legoatara dago, Hego-Ekialdean, eta Iruñatik 25etara, Ipar-mendebaldean. Longitudea 15.2. latitudea 43.16.


Erreferentziak