Egizabalko Muñoa tumulua (eu)

    From Sorapedia
    Egizabalko Muñoa
    Argazkirik ez.jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea Neolito-Brontzea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Tumulua


    Azalpena

    Bergarako udalerrian dagoen/ zegoen tumulua. Agarreburutik Osintxuruntz dagoena, itsas mailatik 585 metrotara. Agerrebururen hegoaldeko isurian dago, estazio megalitikoaren hegoaldeko muturrean.

    Zabalgune batean dago, Egizabal baserritik 80 metrotara hego-mendebalderantz, eta Agerrezabal-etik 200 metrotara mendebalde hego-mendebalderantz.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ez zuten aurkitu 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Aurkikuntza Vinicio Berastegik eta Iaki Osinagak egin zuten, 1980. urteko martxoan. Luis del Barriok esana, berriz: desagertua dago 1980 ingurutik.

    Tumuluak 19 metrotako diametroa et ametro bateko altura zuen, harriak basaltozkoak zirela. Topa zutenean monumentua suntsitua zegoen, materialak inguruko baserrietarako pistak egiteko erabili zirelako. Dirudienez, hondarren artean hezur zatiak agertu ziren, gizakienak lekukoek ziotenez.


    Erreferentziak