Europa pars tenet (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Europa pars tenet haec mundi reliquas celeberrima partes
Egilea Gerard & Leonard Valk
Urtea 1687
Hiria Amsterdam
Tamaina 50 x 59 zm
Europa pars tenet (Gerardo et Leonardo Valck 1705).jpg


Mapa zertan den

Gerard Valk (1652-1726) Amsterdam-eko argitaratzaile, grabatzaile, arte saltzaile eta munduglobogilea izan zen.

Abraham Bloteling-entzat hasi zen lanean eta biak Londresera joan ziren lanera. Bazkideak bihurtuta, 1673 urtean Abraham-en alabarekin ezkondu zen eta Leonard semea 1675ean jaio zen, Londresen bertan. Denak Amsterdamera itzulita, 1680rako Peter Schenk grabatzailarekin elkarlanean hasi ziren; zaharrak berri, Leonard Valk Maria Schenk-ekin ezkondu zen, Peter-en alaba.

Nahiz eta Europako mapa hau zuribeltzekoan inprimatu, gordetzen diren kopiak koloretan margotuta daude. Beheko eskumako bazterrean kartutxo bikaina dauka, lorez eta fruituez apaindua. Europaz gain, mapan Afrikako iparraldea, Kaukaso aldea eta Lur Santua agertzen dira.

Mapa honek hainbat argitalpen izan zuen: 1687koaz gain, 1705, 1730...


Soraluze ingurua

Soraluzeri buruzkoak

Soraluzez gain, Euskal Herriko herri gutxi agertze dira: Iruña, Baiona, Gasteiz?

Soraluze (Placencia) itsas gainean idatzia agertzen da, baina herriaren ikurra bere tokian dago. Ezin da Plentzia izan, izena ezkerrago egon beharko zen, eta kokapenean ikurra agertu.


Erreferentziak