Ezkontza ostekoak (eu)

    From Sorapedia
    Izenburua Plazentziako Julio Etxanizeri hartuta
    Egilea/k Ezezaguna
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Gerardo Ezenarro
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Ia ezkondu zera
    orain zu Patxiko
    bizi modu ederra
    denbora gutxiko
    nahi dezunik egiten
    ez dizut utziko
    nik haina alkandora
    ez dezu jantziko.


    Etxetik dotea ere
    bazenduela ta
    dirurik ekarri ez
    ohea ere falta
    ezkondu ginanean
    zer zan zure planta
    hutsik hartu zindudan
    alperra galanta.


    Ni alperra naizela
    langilea zera zu
    bestek ez du esaten
    zedorrek diozu
    atze aldetik majo
    anparatzen nauzu
    dote arrio horiek
    orain non dituzu.


    Nik ohe bat banuen
    zu utzikan zinan
    bazen haren premia
    etzango baginan
    hala ta guztiz ere
    saiatu bazinan
    beste modutan orain
    azalduko zinan.


    Ardoak ematen dizu
    txarrerako gaitza
    puskat edan ezkero
    besterako hitza
    zaharrago eta txarrago
    da gure bizitza
    hasarretuko gera
    horrela bazabiltza.


    Bestean tatxak kontatzen
    ez hago txarra hi
    esan dionaz bati
    baino gehiagori
    ni txarra banau ere
    ez haiz hobea hi
    ostikoaz joten bahaut
    lotsagabea hori.


    Hik ez daukan zer esan
    deskontenturikan
    suertea egin ebanan
    munduko bizitzan
    nerekin ezkontzera
    jarri ez bahintzan
    duda gabe neskazahar
    geldituko hintzan.


    Nik ere prisa nuen
    zurekin ezkontzeko
    beste askok bezala
    zer zan probatzeko
    zenbat bidar damutu
    hainbeste ontzako
    hobe nituke orain
    zu baino Patxiko.


    Azalpenak

    Gerardo Ezenarrok jaso zuen Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, eta 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.

    Gerardok emandako izenburuari erreparatuta (Plazentziako Julio Etxanizeri hartuta), ematen du ez zuela egilea zein zen ezagutzen. Dena dela, badaiteke bere aitarena izatea. Izatez, Ander Ezenarrok (Urzelai) gerra aurrean hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako.


    Erreferentziak