Florencio Aspe (eu)

    Sorapediatik
    Oharra:Sarrera hau egiteko euskarazko Wikipediaren Florentzio Axpe izeneko artikulua erabili izan da.
    Florencio Aspe Bustinduy
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Soraluze, 1871
    Hil Beasain, 1957
    Profila Abade eta idazlea


    Bizitza

    Soraluzen jaio zen, 1871ko azaroaren 7an. Agirietan inoiz Axpe agertu izan da.

    Haurtzaroko ikastaroak jaioterrian egin zituen, lanbide eskolara aldatu gero eta handik apaizgaitegira joan zen.

    1898an apaiztu zuten, 27 urte zituela. hurrengo urteetan Errioxa, Zarautz eta Deban egin zituen apaiz lanak.

    Beasaingo Udaletxea eta plaza nagusia
    (Zarateman 2012)

    1924 urtean Beasaina izendatu zuten, erretore. Otsailaren 5ean Beasaingo erretore-kargua hartu zuen, egun bertan plazako eskola berriak eta Udaletxe berria inauguratu zituelarik. Mateo Muxika Urrestarazu Doktoreak, Gasteizko apezpiku izendatu berriak, bedeinkatu zituen.

    Loinazko San Martin-en oso zalea, beasaindarra zela sutsuki defendatu zuen. 1948ko martxoaren 28an, Beasainen apaiztu zeneko urrezko ezteiak ospatu zituenean, Udalak herriko Semeorde izendatu zuen aho batez.

    Gaitz neketsu baten ondoren, Beasainen hil zen 1957ko apirilaren 17an (Asteazken Santu egunez). Ordu oneko hamabi meza emanez hileta nagusia ospatu ostean, eta segizioak eliz-eta herri-agintariak agurtu eta gero, gorpua Debako hilerrira eraman zuten, familiaren hilobian ehortzeko.

    Urte batzuetara, Beasaingo Udalak bere izena eman zion kale berri bati: Florentzio Axpe.


    Beasaingo Florentzio Axpe kalea


    Idazlea

    Historia zen haren zaletasunetako bat, bere oroimenean era guztietako gertaeren hainbat eta hainbat data gordetzen baitzituen.

    1912 urtean Zarauz'ko erriya argitaratu zuen, euskaraz. Argitaletxea Donostiako Martín, Mena y Ca. ren Echea izan zen.


    Marrazkilaria

    Horretaz gain, gazte-gaztetan marrazketa ikasi zuen, eta ia bizitza osoan zehar marraztu zuen. Artista bikaina zen lumatxoz marrazten, eta oso gogokoa zuen, eskopeta-baskuletan ikusi ohi diren miniaturazko ehiza-marrazkiak Txinako tintaz egitea. Urte askotan, azterketa garaian, bere jaioterrira joan ohi zen ikasgai honetako azterketen epaimahaikide.


    Erreferentziak