Gabon gabonete (eu)

    From Sorapedia
    Izenburua Gabon gabonete
    Egilea/k Ezezaguna
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Herrikoia
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Jatorrizkoa Batuaz

    Gabon gabonete, erros errosete
    Jesus jaio da ta jo degun kriskete
    kris kris kris!

    San Bizente San Bizente tu hermano mi pariente,
    ale ale alegría todo el mundo salbadoria.

    Aqui estamos cuatro, cantaremos dos
    por una limosnita por el amor de Dios.

    Belengo portaletan ate zabaletan
    hotzak ikaraz dago Jesus lastuetan.

    Astua ta irixa daukaz aldamenian,
    arnasaz berotzeko hostutzen danian.

    Zapi xuri askotxo gastatzen badezu,
    nola biziko geran erakutsiko´tzut.

    Aingeruak gera ta zerutikan gatoz,
    boltsia badegu ta diru eske gatoz.

    Aginaldo aginaldo, bestela makiñaldo!

    Gabon gabonete, erros errosete
    Jesus jaio da eta jo dezagun krisketea
    kris kris kris!

    San Bizente San Bizente zure anaia nire ahaidea,
    ale ale alaitasuna mundu guztia salbadorea.

    Hemen lau lagun gaude, bik abestuko
    eskupekoren truke Jainkoarengatik.

    Belengo atarian ate zabaletan
    hotzak ikaraz dago Jesus lastoetan.

    Astoa eta idia dauzka aldamenean,
    arnasaz berotzeko hozten denean.

    Zapi zuri askotxo gastatzen baduzu,
    nola biziko garen erakutsiko dizut.

    Aingeruak gara eta zerutik gatoz
    boltsa badugu eta diru eske gatoz.

    Aginaldo aginaldo, bestela makiñaldo!


    Azalpenak

    Munduko beste leku askotan bezala, Soraluzen ere Gabonetan mutil taldeak (ume zein gazte) etxerik etxe joaten ziren gabon kantak abesten, eta eskupekoa edo aginaldoa eskatuz.

    Herri kanta izanik, bertsio bat baino gehiago dago, motzagoak gehienak. Bukaera ere desberdina dute: bestela makillando!.

    Olentzero herrira heldu zenean gabon kanta berriak ekarri zituen berekin, politagoak edo osatuagoak akaso, eta gaur egun Gabon gabonete ia ez da erabiltzen.

    Eibarren ere abesten zen, letra pixkat aldatuta[1]: Gabon gabonete, errez errezete, Jesus jayo da ta, jo deigun kiskete.


    Gabonetako dirubilketa: Zuentzat Gabonak, guretzat txanponak

    Erreferentziak