Ganz automotoreak (eu)

    Sorapediatik
    MCD 7-9 Ganz automotorea Maltzagako geltokian (Christian Schnabel)

    Ganz automotoreak[1]

    1920 hamarkada bukaeran Ferrocarriles Vascongados-ek trenbideak elektrifikatu zituen. Merkantzietako trenak mugitzeko Brown Boveri lokomotorak erosi zituen, eta bidaiarientzat automotoreak.

    1927 urtean hamaika automotore eskatu zizkion Budapest-eko (Hungaria) Ganz enpresei: Ganz-Danubius-ek automotoreak eraiki zituen, eta motorrak era gainontzeko alde elektrikoa Ganz Electric-ek.

    6 automotoreak arruntak (luzeak) ziren, Bilbao-Donostia lerroan erabiltzeko; beste bostak 11 metrotakoak ziren (motzak), Maltzaga-Zumarraga lerroko errebuelta estuak hartzeko egokiagoak.

    1929 urtean etorri ziren hamaika Ganz automotoreak.


    Gerra osteko egokitzapenak

    1941 urtean, Ferrocarriles Vascongados konpañiak Ganz automotoreen potentzia handitzea erabaki zuen[2], trakzio motoreak ordezkatuz.

    Reinosako CENEMESAk[3] Westinghouse patenteak erabiltzen ari zen, eta urte hartako uztailean 18 motor berri eskatu zizkion. Motoreak 160 HP-koak ziren, 1.500 v-tan lan egitekoak.

    Ganz automotoreen ardatzek, 140 mm.-takoak, ez zuten balio motore berri hauek montatzeko. Beraz, Beasaingo CAFek 152 mm.-tako ardatz berriak egin zituen.

    Honetaz gain, motorren eta ardatzen arteko trasmisioa berria egin behar izan zen.


    Ganz automotore motza Azpeitiako museoan
    (Miguel A.L. Galán 2014)

    SAPAren ekarpena

    SECN eta CENEMESA ingurutakoa izanik, SAPAri (Sociedad Anónima de Placencia de las Armas) egokitu zitzaion trasmisio berriaren ekoizpena.

    Engranaje multzoak, 64/19 erlaziokoak, Soraluzeko lantegiak egin zituen.


    Gaur egungo egoera

    Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoan[4] bi Ganz automotore gordetzen dira, motza eta luzea. Bertako erakusketaren parte izateaz gain, hainbat ospakizun eta urteurrenetan erabili izan dira (Bilboko metroaren inaugurazioa, Durango, Eibar...)

    Biek erabiltzen dute Soraluzen SAPAk egindako trasmisioa.


    Erreferentziak

    1. Ganz (y II). Juanjo Olaizola Elordi (Historias del tren 2014).
    2. Trenbidea Bilbotik Donostiara - Trenbidearen 125 urte Durangon (I liburua, 369 orrialdea). Juanjo Olaizola Elordi (Eusko Tren 2007).
    3. CENEMESA-Constructora Nacional de Maquinaria Eléctrica, SECN-Sociedad Española de Construcción Naval enpresaren lotuta.
    4. Burdinbidearen Euskal Museoa. Site ofiziala.