Guía-álbum del viagero (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Guía-álbum del viagero
Guía-álbum del viagero. Azala.jpg
Egilea Th. Mercier
Hizkuntza Gazteleraz
Urtea 1867
Argitaletxea Ignacio Ramon Barojaren inprimategia
Hiria Donostia


Izenburu osoa

Guía-Álbum del viajero en la Provincia de Guipuzcoa

Gipuzkoako probintzian bidaiariaren gida-bilduma


Liburua zertan den

Th. Mercierren gida honek Hainbat grabatu eta probintziaren mapa eder batez hornitua dago. Gipuzkoa sei bidaietan azaltzen du.

Lehenengo bidaia, burnibidean (En camino de hierro), Irundik Brinkolara Norteko ferrokarrila erabiliz. Erderazko itzulpenean (M. Latasak egin zuen) bidai hau alderantziz egiten da, Brinkolatik Irunera hain zuzen.

Beste bost bidaiak zalgurdian (Viages en carruage) egitekoak dira. Lehengo lauak Zumarragatik: Zumaiara, Debara (Soraluzetik pasatuz), Gatzagara eta Oinatira. Bostgarrena, berriz, Donostiatik Getariara.

Liburua bukatzeko Aitzgorrirako igoera proposatzen du; inork ezer behar badu ere, Juan Agirre jauna Zegamako maisuarengana jotzeko aholkatzen du.


Soraluzeri buruzkoak

(64. orrialdea)

Soraluze, muino alaiez inguratutako bailara estu batean, Deba ibaiaren eskumako ertzean dago. 2.153 biztanle ditu, eta hiribildu noble eta leiala izena du. Bada herri barruan 1573 urtean sortutako arma zuri eta suzkoen Erret lantegia, eta beste bi arma lantegi partikularrek sortuak. Erret lantegia Soraluze, Eibar eta inguruetako enpresa partikularrek egindako armak jasotzekoa da, besterik ez. Armagintza da eskualdeko industria nagusia.


Erreferentziak