Guía general de Guipúzcoa (eu)

    Sorapediatik
    Guía general de Guipúzcoa
    Guía general de Guipúzcoa. Azala.jpg
    Egilea Lamberto Lancis y Buch
    Hizkuntza Gaztelera
    Urtea 1895
    Argitaletxea Hijos de I. R. Baroja
    Hiria Donostia


    Izenburu osoa

    Guía general de Guipúzcoa historico-geografico-descriptiva, comercial é industrial: ilustrada con dibujos y vistas del país

    Gipuzkoako historia-, geografia-, merkataritza- eta industria-gida orokorra: herrialdeko marrazki eta ikuspegiekin ilustratua


    Liburua zertan den

    Liburuak bi zati ditu. Lehen zatiak probintziaren hainbat atal lantzen ditu: geografia, hizkuntza eta arteak, ekonomia, bainetxeak, herri arteko distantziak, burnibideak, neurriak... Ostean gaztelania-euskara hiztegia ere badakar.

    Bigarren zatian, herriz herri, udalerri guztien azalpen zehatzak biltzen ditu.


    Soraluzeri buruzkoak

    (9 orrialdea)

    Gipuzkoako ibai nagusiak sei dira, denak Kantaurian itxasoratzen direla: Bidasoa... Deba, Gatzagan jaio eta herri honen zein Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Soraluze eta Elgoibar albotik pasa ondoren, izen bereko hiribilduan itxasoratzen dena; Oria...


    (11 orrialdea)

    Placencia 1.894 biztanle... Gipuzkoak guztira 186.090 biztanle.
    GIPUZKOAKO BANAKETA probintzi-diputatuak aukeratzeko, 1888ko maiatzak 12ko legearen arabera... Bergarako barrutia. Antzuola, Aretxabaleta, Eibar, Elgoibar, Elgeta, Eskoriatza, Legazpia, Arrasate, Mutriku, Oñati, Soraluze, Gatzaga, Bergara, Urretxu, Zumarraga.


    (34 orrialdea)

    DISTANTZIAK KILOMETROTAN herri eta puntu nabarmenen artean, hurrenez hurren, eta guztiak errepidean kokatuta.
    Bergaratik Soraluzera. 8,093 kilometro.
    Soraluzetik Maltzagara. 3,133 kilometro.
    Soraluzetik Eibarra. 6.372 kilometro.
    Soraluzetik Elgoibarra. 6.551 kilometro.


    (38 orrialdea)

    Zumarraga-Durango burnibidea, Elgoibarko geltokiaren ostean... Maltzagakoa, Zumarragara joan nahi bada hurregona Soraluzekoa da, eta gero...


    (65 orrialdea)

    ORDAINPEKO PROBINTZIA-ESKUBIDEEN TARIFA OFIZIALA... Badaude bidesari-etxeak Irun, Donostia, Teresategi, Hernani, Villabona, Ilarrazu, Ikaztegieta, Antzizar, Intxenea, Elorregi, Arlaban, Santa Ageda, Kampanzar, Soraluze, Olarreaga, Mendaro, Saturraran, Katuain, Aizpurutxo, Nuarbe, Bidania, Lasao, Zarautz eta Irubiden.


    (201-203 orrialdeak)

    Donostiatik 77 kilometrora. Zumarragaraino joan daiteke Norteko trenbidean, eta bertan Bilbora doan bide estukoa hartu, Soraluzetik pasatzen dena. Donostiatik Zarautzera doan trenbidean ere joan daiteke, hemen Debarako autoa hartu eta puntu horretan trenbidea, Elgoibar eta Eibar igaroz.
    Soraluzeko hiribildua haran estu batean dago, muino alaez inguratuta, Deba ibaiaren ertzean. 1343an sortu zen, urte horretan Alonso XI.ak emandako pribilegioaren ondorioz.
    Eliza parrokiala (Andre Maria) gotiko estilokoa da; Pascual Iturrizak 1511n kapera nagusia marraztu zuen, eta Ventura Rodríguez arkitekto ospetsuak erretaula bikaina. Eraikin hau eta udaletxea harlanduzkoak dira, azken hau hiru arku gainean eraikia.
    Soraluzek ur bikaineko bi iturri ditu: Aranekoa eta Errekalde. Bere industria nagusia armagintza da, mendearen hasieran goia jo zuena, eta oraindik ere bere fabrika batean Armadarentzako tiro azkarreko kanoiak eraikitzen dira. Artilleriako Zuzendaritza Nagusiaren ikuskaritzapean dago, eta zuzendaria Gobernuak izendatzen du.
    Udala. Alkatea: Francisco Larrañaga. Idazkaria: Ignacio Aranguren.
    Udal epaitegia. Epailea Fernando Larrañaga. Fiskala: Manuel Arostegui. Idazkaria: Udalarena.
    Abadeak. Parrokoa: Manuel Lecumberri. Koadjutoreak: Higinio Alcorta, Agustin Sussaeta, Bernardo Zubizarreta.
    Olioa: Manuel Iñarra, Antonio Larreategui.
    Igeltseroa: Anastasio Basauri.
    Eltzegileak: Angeles Aiznabarreta, Miguel Amuchastegui, Anacleto Arluciaga, Miguel Arluciaga, Jacinto Azcarate, Agapito Bereicua, Facundo Ciarán, Juan Galarraga, María Juana Galarraga, Pedro Galarraga, José Iraeta, Bruno Maiztegui, Francisco Maiztegui.
    Abarketariak: Pedro Aguirrebeña, José Leturiondo, Gregorio Orueta.
    Armak (lantegia): «La Euskalduna», Manuel Madina.
    Armagileak: Manuel Aldazabal, José Aristi, José Astigarraga, Luis Arando, Claudio Arizaga, José Ariznabarreta, Juan Artolazábal, Esteban Izaguirre, Anacleto Arluciaga, Andrés Aspe, Jacinto Azcarate, Agapito Bereicua, Martín Bolumburu, Pedro Irigoyen, José Jauregui, Ángel Galarraga, Antonio García, Francisco Larrañaga, Zacarías Larrañaga, M. Larrañaga e hijos, Miguel Larreategui, José Lecumberri, José Legaristi, Laureano Arluciaga, Miguel Maiztegui, Teodoro Maquinay, Manuel Marina, Pedro Sesma, Galo Sesma, Juan Treviño, Santos Treviño, Francisco Ugalde, José Ugalde.
    Kafetegiak: Andrés Ariznabarreta, Manuel Arostegui, Eulogio Artolazábal, Pedro Galarraga, Josñe Manuel Larrañaga, Viuda de Antonio Larreategui.
    Kainoiak (lantegia): Compañía Anónima "Placencia de las Armas", zuzendaria: Ignacio Gomez y Cánovas.
    Kainoi eta armak: Teodoro Maquinay.
    Arotzak: Pedro Gallastegui, José Oregui, Víctor Castañares, Pedro Olaizola, Justo Iriondo, Pedro Zubiaurre, Pedro Leturiondo, Miguel Oregui.
    Kasinoak: "La Amistad", lehendakaria: Jacinto Azcárate. "Círculo Católico", lehendakaria: Pedro Sesma.
    Erlijio-elkartea: Santa Ana komentua, moja agustindarrak, kapilaua: Ciriaco Ascarate.
    Gozogile eta txokolategileak: Josefa Achoategui, Baltasara Aizpiri, Manuel Aroztegui, Saturnino Aztiazarán, Saturnino Ciarán, José Gaztelu, Roque Iribe, Manuel Lascurain.
    Drogeria: Gerónimo Manzano.
    Botikaria: Pantaleón Zabala.
    Burdin fundizioa: A. Arias.
    Arte-objektuak eta grabatzaileak: Bernabé Aldazabal,Manuel Aldazabal, Ramón Iturria, Raimundo Larrañaga, Zacarías Larrañaga, Fausto Larreategui.
    Irinak (errotak): Joaquin Alday, Manuel Galarraga, Juan María Ganchegui, José María Maiztegui.
    Errementaria: José Echauri.
    Linterneroa: Venancio Bascarán.
    Apopilo-etxeak: Juan Aldazabal, Venancio Bascarán, Francisco Bolante, Francisco Joaristi, Viuda de Antonio Larreategui.
    Maisua: Prudencio Espina. Maistra: Severiana Chula.
    Medikuak: José Luis Larrañaga, Ignacio Lascurain.
    Notarioa: José María Sarria.
    Organista: Modesto Amuchastegui.
    Okinak: Agapito Bereicua, Manuel Galarraga, Miguel Arzuaga, Juan Ramírez.
    Oihalak: Josefa Ignacia Aldazabal, Agapito Bereicua, José Gaztelu, María Juana Legarigartu, Patricia Pérez, Galo Sesma.
    Zapatariak: Manuel Benco, Roque Benco, Miguel Maiztegui, José Oyarvide, Ramón Treviño, Domingo Zubizarreta, Genaro Galarraga.


    Erreferentziak

    Guía general de Guipúzcoa historico-geografico-descriptiva, comercial e industrial. Espainiako Liburutegi Nazionala (Biblioteca Nacional de España)