Guide du voyageur (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Guide du voyageur
Guide du voyageur. Azala.jpg
Egilea Richard et Quétin
Hizkuntza Frantsesez
Urtea 1853
Argitaletxea L. Maison
Hiria Paris


Izenburu osoa

Guide du voyageur en Espagne et en Portugal

España eta Portugaleko bidaiari gida


Liburua zertan den

Argitalpen berria. Mellado-ren Gaia eta Murray-ren Hand book for Spain oinarriaz hartuz, eta lekuetan hartutako oharrak erabiliz, berrosatua, zuzendua eta handitua. Bi erresumen errepide-mapa ederraz osatua, modu bikainez grabatutako ikuspegiez eta soinekoez apaindua.


Soraluzeri buruzkoak

(233. orrialdea)

PLACENCIA, Gipuzkoako herria, Bergarako epai-barrutian, Calahorrako eliz-barrutian, 1.700 biztanleekin. Bere kokapena ez da batere atsegina. Parroki eliza, saltzaile-elkarteak lagundutako nautika-eskola, lehen mailako eskola, moja komentua (convento de Monjas) eta sei ermita; oso zubi ederra Deba gainen, erreka honek herria erdibitzen duela. Bere lurrak zekaleak zein berdurak ematen ditu, abere salmenta ere oso handia da; bertan ehunkiak, arma zuriak zein suzkoak etab. egiten dira. Abuztuak 15ean azoka ederra, oso jendetsua.
Gure bidea ipar-ekialderuntz jarraituz, Maltzagako Benta topatzen dugu; honen gainean Arrateko santutegi ospetsua dela; seguituan Deba erreka zeharkatu eta sartzen gara…


Erreferentziak