Guide du voyageur en Guipuzcoa (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Guide du voyageur en Guipuzcoa
Guide du voyageur en Guipuzcoa. Azala.jpg
Egilea M.L. Capistou
Hizkuntza Frantsesez
Urtea 1877
Argitaletxea Lamaignère
Hiria Baiona


Izenburu osoa

Guide du voyageur dans la province basque du Guipuzcoa (Espagne) avec carte et vocabulaire franco-basque

Gipuzkoako (España) euskal probintziako bidai-gida, mapa eta frantsesera-euskara hiztegiarekin


Liburua zertan den

Sarrera moduan, egileak foruen historia egiten du, eta hirugarren karlistadaz aritzen da gero, ea jatorria foruetan izan zuen. Ostean, Gipuzkoa osoa zeharkatzen du sei bidai edo txangotan. Azkenik, frantsesa-gaztelania-euskara hiztegia dakar.


Soraluzeri buruzkoak

(217. orrialdea)

PLACENCIA
Aintzinako euskal hiria da, Debaren eskuin ertzean dagoena, Elgoibarretik zazpi kilometroetara.
Mendi alaiez inguratua, modu harrigarrian landuta. Biztanlegoa 2.000 animakoa da. Artearen ikuspuntutik, ez dauka ezer aipagarririk; bere elizak ez dauka inolako meriturik.
Ibaiaren ezkerraldean La Euskalduna izeneko arma fabrika garrantzitsua dago, egunero hirurehun langileei lana ematen diela, eta artileriako ofizial goren batek zuzentzen duela, Madrilgo gobernuak izandatutakoa. Bertan suzko arma bikainak egiten dira, zientzia-aurrerapen guztien mailako baliabideez.


Erreferentziak