Guipúzcoa. Benito Chías (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Guipúzcoa
Egilea Benito Chías y Carbó
Urtea 1900
Hiria Barcelona
Tamaina 32 x 47 zm
Guipúzcoa (Benito Chías 1902).jpg


Mapa zertan den

Benito Chías y Carbó militarra zen, injeniari kapitaina.

Mapa eta atlas asko argitaratu zituen, baina ezagunenak España regional liburuan argitaratu zituen[1], garai hartako probintziako bat; tartean, noski, Gipuzkoa.

Liburu hau inoiz faszikulotan agertu da, enkoadernatu barik. Gainera, Portugaleko probintziak ere hartzen ditu.

Gerora mapa tela gainean inprimatu zituzten, bilduma osatzen[2]; 1904 urtean Herri Hezkuntza eta Arte Ederren Ministeritzak irakaskuntzarako moduan onartu zituen.


Soraluzeri buruzkoak

Soraluze bertan agertzen da, baina nabarmendu barik.


Bitxikeriak

Elgoibar eta Azpeitia artean trenbidea agertzen da, inoiz eraiki ez zena.


Erreferentziak

  1. España regional. Testuak Ceferino Rocafort eta Casimiro Dalmau, mapak Benito Chías y Carbó. Alberto Martín argitaletxea (Bartzelona 1900).
  2. Colección de Cartas Corográficas de la Provincias y Capitales de España Alberto Martín argitaletxea (Bartzelona)