Hau da barregarria (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua Hau da barregarria / Jaime hil danian
Egilea/k Andres Ezenarro Urzelai
Hizkuntza Euskaraz
Iturria Digna Artolazabal
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Letra

Jaime hil danian
hau da barregarria
Alfonso Karlos da
nahi duten erregia.
Laroget'hiru urte dittuan
Austriako aguria
Euzkadi askatzeko
bikaña gudaria.


Azalpenak

Abesti edo bertso hau orduko giro politikoaren arabera ulertu behar da: Espainian Errepublika ezarri berria, eta Soraluzen jeltzaleen eta tradizionalisten (karlisten) tira-birak.

Borboiko Jaime III, karlisten erregea (edo erregegaia), 1931. urtean hil zen, semerik gabe.

Orduan karlistek familian gora bilatu eta Alfonso Carlos Fernando José Juan Pío de Borbón y Austria-Este, Jaimen osaba, aukeratu zuen errege. Nahiz eta Londresen jaio, orduan Vienan (Austria) bizi zen. 1849 urtekoa zenez, ordurako larogetahiru urte zituen; horik Austriako aguria. 1936 urteko irailan hil zen, Vienan bertan.

Doinua aspaldiko beste kantu batena da, Gure Karlos erregeaz bertsoena hain zuzen; hau da, XIX mendeko bigarren erdikoa.


Irudiak

Handitzeko sakatu gainean


Erreferentziak