Hodei kanpaiak (eu)

    From Sorapedia
    San Andres ermita eta kanpaia (Indalecio Ojanguren)

    Soraluzeko herria bi mendiren arteko ibar estu batean kokatua dago eta pentsatzekoa den moduan, herritik bertatik ikusi daitekeen zeru eremua oso mugatua da. Beraz, mendian gora egin behar da urrutira dagoena edo urrutitik datorrena ikusi nahi bada.

    Soraluzeko herriak, bere metereologia zentru berezia izan zuen garai batean eta bere eguraldi gizona ere bai, Jose Urizar Arteta (Arteta baserrikoa).


    Artetako José Urizar

    Ekaitzen abisuak

    Arteta baserrikoak urte askoan izan dira San Andresko ermitako kanpaiak jotzearen arduradunak. Joxe Artetak, San Andresko tontorretik urrutira hodei tontor beltzen bat (orea) antzematen zuenean (uda partean batez ere), gainontzeko baserritarrak jakinaren gainean jartzen zituen, euri edo txingor zaparradak heldu aurretik egiten zihardutenari laga eta azkar etxeratu zitezen.

    Haizeak jotzen zuen norabideagatik, lainoen abiadurarengatik edo euren altitude edo berak bakarrik somatzen zituen beste zantzu berezi batzuengatik ekaitza zetorrela igartzen zionean San Andres ermitako kanpaiak jotzen zituen abisu emateko: Han, han, han!.

    Kanpai hots honek, gero, erantzuna izaten zuen: Nun, nun, nun? erantzuten zuen parrokiako kanpandorreko Santa Barbara kanpaiak, soinu baxu eta sakonez. Eta Santa Ana monjen konbentuko kanpaia ere ez zen ixilik geratzen.

    Ore kanpaiak herri memorian

    (1977. urtean Simon Artolazabal-ek kontatuta)

    Ekaitza antzematen zenean, Arteta baserriko nagusia San Andreseko kanpaia jotzen hasten zen. Ekaitza ez ba zen urruntzen, parrokiko Santa Barbara kanpaia jotzen zuten.

    Orduan, abadeak ekaitza konjuratzen zuen, larreak eta uztak ez galtzeko.


    Biajantearen istorioa

    Behin Plazentziako Gila tabernan biajante bat ei zeguan zeoze hartzen. Da hara nun entzuten diran San Andresko kanpaiak joten.

    Da tabernarixorrek esan ei zotzan orduan biajanteari, ez urtetzeko alperrik eta geratzeko bertan... baina biajanteorrek ezetz, egualdi edarra zeguala, zerua garbi garbi ta zela egingo ete zeban ba eurixa. Tabernatik fabrikara zoiala harrapatu ei zeban zaparradiak.


    Erreferentziak