Industrialdeko zubia (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
(Mendiola) industrialdeko zubia
Mendiola industrialdea. Zubia (Google 2013).jpg
Ibaia Deba
Urtea 1975
Mota Porlanezkoa
Luzeera 27 m
Zabalera 11 m
Altuera 8 m
Erabilera Errepidea


Azalpen orokorrak

Mendiola industrialdearekin batera eraiki zuten. Bi erabilera ditu: Mendiola industrialderako sarrera bat, eta herriko ipar lotura bestea, (Ezozibidetik).

Eusteko, zubiak zutabe borobil bakarra dauka. Plataformak bi errai ditu, eta alboetan espaloi ez oso zabalak.


Kokapena

Loading map...


Istripua (Diario Vasco 2007)

Kontuak

Saihesbidearen ipar muturra kurban dagoenez, eta aldapa behera ere gogorra denez, behin baino gehiagotan ibilgailuak zubian sartu eta Deba ibaira erori dira. Gehienetan ez da zauri larririk izan, baina inoiz hildakoak ere izan dira.

Arrazoi batengatik edo bestengatik autobusak ezin badute herria zeharkatu, Mendiola industrialdeko zubiaren mutur batean egoten da behin behineko Eibarko geltokia.


Erreferentziak