Ipintza erreka (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Ipintza / Armendia / Ezozia / Mendiola
Nagusia Deba ibaia
Luzeera 1.110 m
Aldapa % 29koa (420 m > 95 m)
Eskumako adarrak Intsusu
Ezkerreko adarrak Ez dauka
Bailara Ezozia


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Ibai edo erreka baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

Loading map...


Kontuak

Erreka luzetsua da, eta aldapatsua (% 29koa). Ezozia bailararen ardatza da, hortik bere izenetako bat.

Ezozia baino pixkat beherago Gasteiz-Deba erregebide zaharrak zeharkatzen zuen. Hasieran harkaitz handi lau baen gainetik, baina gerora zubia eraiki zuten.

XX mendearen erdialdean Armendia baserriaren parean ur biltegia egin zuten, herriaren ur-hornidura bermatzeko. Segururena metro batzuk beherago dagoen Armendia errotaren antepara erabiliko zuten; gaur egun errota ia deseginda dago.

Beherago Ezoziako futbol zelai azpitik pasatzen da. Berau inauguratu eta hilabete batzuetara (1990) Ipintzaren urek gainezka egin eta zelaia lehertu zuten.

Deba ibaiarekin bat egin baino lehen Mendiola industrialdearen azpitik pasatzen da.


Erreferentziak