Iturbe Zar baserria (eu)

    From Sorapedia
    Iturbe Zar
    Iturbe Zar baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Iturbe Zahar
    Bailara Ezozia
    Altuera 305 m
    Hedadura 27 Ha
    Kaletik 3,75 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak iturri azpian esan nahi du.

    Garai batean Iturbe Hamengoa (Iturbe Aquende) esaten zitzaion ere, herritik Iturbe gertuena zelako.

    Nahiz eta armarria ezezaguna izan, Soraluzen oso ospetsua izan da abizena. Izen honetako marinela Armada Invencible izenekoan ofiziala izan zen.

    1625 urtean Martínez de Isasti jaunak Iturbeko oinetxea aipatzen zuen. XVIII mendean Pedro Antonio de Belasco jauna Iturbe Barri eta Iturbe Zarraren jabea zen, azken honetan Pedro de Larreategui bizi zela. Mende bat geroago José Joaquín Barrenechea agertzen da.

    1890 urteko erroldan agertzen denez, Iturben gizon hauek (eta beren familiak) ziren, denak nekazariak: 55 urteko Agustín Churruca Arrieta, 31 urteko José Churruca Arizaga, 25 urteko Liborio bere anaia, eta José eta Miguel Larreategui Ariznabarreta anaiak, 48 eta 44 urtekoak.

    Baserritik gertu Iturbe Zar errota eraiki zuten, Aristi errekako eskuman. 1969 urtean erabili zen azken aldiz. Turbina aprobetxatu zuten zerrategia mugitzeko.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:

    ITURBE ZAR, Ezozia ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
    (ITURBE VIEJO: cas. del valle de Ezozia, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. jurisdiccional de Placencia).


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (92. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (242 orrialdea)
    3. Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)