Karakateko gotortze sistemaren miaketa (eu)

    From Sorapedia
    Karakateko gotortze sistemaren miaketa
    Karakateko gotortze sistemaren miaketa. Azala.jpg
    Egilea Antxoka Martinez Velasco
    Hizkuntza Euskaraz
    Urtea 2016
    Argitaletxea Aranzadi Zientzia Elkartea
    (barne txostena)
    Hiria Donostia


    Izenburu osoa

    Karakate mendiko gotortze sistemaren miaketa arkeologikoaren proiektua


    Liburua zertan den

    XXI. mende hasieran Soraluzek, Bergara eta Elgoibarrekin batera, Arbasoak egitasmoa abiatu zuen, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzeko helburuarekin.

    2016. urte hasieran arkeologo talde batek egindako bisita batean, Kortazar/ Karakate inguruan defensa lerro bat antzeman zuten, ezaugarri guztien arabera (kokapena, teknika, sarrera sistema...) erromatarren garaikoa izan zitekeena[1].

    Indusketen planoa (Arkotxa Martinez 2016)


    Aurkikuntza egiaztatzeko, udan bi lan egin mota ziren. 9 lagunen talde batek garbiketak eta katak egin zituzten, beste bi lagun miaketa-magnetikoaz arduratzen ziren bitartean.

    Miaketek haitzean zulatutako hiru metrotako zabal eta metro t'erdiko sakoneko lubanarroa (fossa) eta alboko lubeta (agger) azaleratu zituzten, erromatar kanpamentua zela egiaztatuz; castra aestiva (udako kanpalekua) motakoa, hain zuzen. Lehengo aldia da halako erromatar gotorlekua agertzen dela Gipuzkoa osoan.

    1936-1939 tartean soldaduak bertan gotortu zirenez, hainbat puntutan aztarnategia iraulita agertu zen zuten. Gainera, topatutako aztarna gehienak garai honetakoak ziren

    Txostenak miaketa arkeologikoaren emaitzak jasotzen ditu.


    Irudiak

    (handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    Liburuxka ekartzeko Liburutegi digitalera joan.

    1. Karakate mendia. Antxoka Martinez (Aranzadiana 2016).