Keixeta trikuharria (eu)

    Sorapediatik
    Keixeta
    Keixeta tumulua. Ikuspegi orokorra 03 (Campoarrondo 2015).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea Neolito-Brontzea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Bergara udalerrian dagoen trikuharria. Itxas mailatik 755 metrotara dago.

    Tumuluak 17 metrotako diametroa eta 150 zentimetrotako altuera ditu. Erdian kraterra du, alboan 140 x 94 zentimetrotako harlauza daukala. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Indusketan gauza asko agertu ziren:

    • suharri gorriko aizto txiki bat.
    • suharrizko printza patinatua.
    • berdez tindatutako hezur pusketa.
    • hausnarkarien bi hagin.
    • katilu pusketatxoa.
    • zepa pixkat.
    • berun pusketa, zarakar carbonatatuaz.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan jasotakoa:

    Kokapena
    Trikuharri hau ataka edo mendate batean dago, Irukûtzetaren hegoaldean, Kûtzebakarren hego-ekialdean eta Aizpuruko zabalaren ekialde-hegoekialdean, Elosutik Irukûtzetarako bidearen eskuman. Barometroak itxas gaineko 695 metro markatzen ditu.
    Tamaina eta indusketa
    Harripilo oso handia ematen du, oinarri borobila duena; 17,20 metrotako diametroa eta 1,50 metrotako altuera ditu. Erdian zuloa dauka, aspalditik arakatuta dagoela seinale.
    Harripilo honen gainean, zulo ondoan, harlosa dago (6.a irudia), 1,40 metrotako luzeera, 94 zentimetrotako zabalera eta 30 zentimetrotako lodiera dituena: trikuharriaren ganbararen geratzen den aztarna bakarra.
    Lubakia zabaldu genuen, bestetan moduan, eta konturatu ginen monumentu erdiko azpiko haitza zulatuta dagoela, Kûtzebakar, Aizkoin etabarren moduan. Etaratako lurra bahetuta, suharri gorriko aizto txiki bat, suharrizko printza patinatua, berdez tindatutako hezur pusketa, hausnarkarien bi hagin, katilu pusketatxoa, zepa pixkat eta berun pusketa, zarakar carbonatatuaz, duda barik Irukützetako balekin zerikusia duena.
    Hegoaldetik argazkia lortu genuen (14. argazkia).


    Erreferentziak