La alegría de una entrega (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
La alegría de una entrega
La alegría de una entrega. Azala.jpg
Egilea Alberto Barrios Moneo
Hizkuntza Gaztelaniaz
Urtea 1970
Argitaletxea Coculsa
Hiria Madril


Izenburu osoa

La alegría de una entrega. Biografía de Sor Isabel Lete Landa

Emate baten alaitasuna. Sor Isabel Lete Landaren bizitza


Liburua zertan den[1]

Liburuak Regina Lete Landa (Sor Isabel) mojaren bizitza kontatzen du.

Regina Lete Landa 1913/09/07an Osintxun jaio zen. Aurki ama hil zitzaion eta, Azpeitiatik era Osintxutik pasa ostean, Soraluzera ekarri zuten bertako familiarekin bizi izateko.

Aurretik Isabel izeneko ahizta mertzedaria sartu zen, baina aurki hil zen. Ostera, Reginak bide bera hartu zuen eta, Azpeitian moja profesatzerakoan, Isabel hartu zuen izen berria, ahiztaren memorian.

Gerra garaian hainbat ospitaletan ibili zen, eta azken urteak Eibarko Tuberkulosi kontrako San Andres Sendategian egin zituen. Gaixoekin buru-belarri aritzen zela, kutsatu egin zen, eta 1941.eko urriak 13an santu-hotsean hil zen.

1969 urtean Alberto Barrios fraide klaretarrak bere bizitza jaso zuen.

Azkenik, 2006 urtean Benedikto XVI.a Aita Santuak dohatsu izendatu zuen.


Irudiak

Handiago ikusteko, sakatu gainean


Erreferentziak