Lete lantegia (eu)

    Sorapediatik
    Lete lantegia
    Lete lantegia. Planoa (COAVN 2003).jpg
    Estiloa Modernoa
    Mendea XX
    Kokapena Santa Ana kalea
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    Gerra ostean eraiki zuten (1942-1950), Oleako bidean, Santa Anako zubia baino harantzago.

    Alde batetik erreka gainean dago, eta bestetik mendi gainean. Tailerrak solairu bakarra zuen; gero bigarrena egin zioten, eta erdi-erdian etxebizitzak.

    Gipuzkoako industrializazio orokorrak baino lehen egin zuten. Agian horregatik oso diseinu garbia eta dotorea du. 2003 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arkitektura Zerbitzuak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak Gipuzkoa osoko 1850-1960 urteetako eraikin nabarmenak aukeratzerakoan Soraluzeko hiru hautatu zuten, horietako bat lantegi hau[1].

    Enpresa aspaldi itxi zen; gaur egun garajeak daude bertan, eta Udal Biltegiak ere.


    Erreferentziak