Los Mártires lokomotora (eu)

    Sorapediatik
    Krauss 131T lokomotora bat, Los Mártires-en berdina, Oviedon (1960)


    Soraluze eta Maltzagaz gain, Osintxuk ere bere lokomotora izan zuen, Los Mártires izenekoa.

    1902 urtean, Ferrocarril de Durango a Zumárraga enpresak Krauss etxeari erosi zion, eta 1-3-1-T motakoa zen, 4761 fabrika-zenbakiarekin. Matrikula zenbakia 11 eman zioten.

    1906 urtean, Ferrocarriles Vascongados sortzerakoan, matrikula aldatu zioten: 81.

    Trenbideen elektrifikazioa zela eta, 1942 urtean Minas y Ferrocarril de Utrillas enpresari saldu zioten, eta bertan Banco de Aragón izena jarri zioten.