Memorial ajustado del pleyto (eu)

    From Sorapedia
    Memorial ajustado del pleyto
    Memorial ajustado del pleyto. Azala.png
    Egilea Bartholomé de Henao
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1727
    Argitaletxea
    Hiria


    Izenburu osoa

    Memorial ajustado del pleyto, que en virtud de Real Orden de Su Magestad se ha litigado ante D. Bartholomé de Henao, Corregidor de la Provincia de Guypuzcoa, y oy pende en el Supremo Consejo de Guerra en grado de apelación. Entre partes, de la una Juan Andres de La Salde, Francisco de Aldazabal, Agustin de Soroeta, y Joachin de Goenechea, todos quatro Diputados de las Reales Fábricas de Armas Ofensivas de Cantabria, sita en la villa de Plazencia por si, y en nombre de los Maestros Fabricantes dellas. Y de la otra Don Martin de Ysasi Isasmendi, vezino de la misma villa de Plazencia, Limador en dichas Fábricas; Manuel de Lacunza vezino, y mercader de San Sebastián, residente en Plazencia; è Ignacio de Hernisqueta, Escrivano Real, y del Numero de la misma villa, y de la de Ascoytia. Sobre que se declare por nula la cesión del Asiento de Armas, hecho, y celebrado con su Magestad, en nombre de las Fábricas, que por Escritura de 14. de Julio de 721. aprobada, y ratificada por Acuerdo del 2. de marzo del año siguiente de 722. otorgaron los Diputados, y Maestros de las Fábricas, en favor del referido D. Martin de Isasmendi, por ante el citado Escrivano Hernisqueta, lo que se dize executado por disposición de Don Martin; y tambien sobre engaños, colusiones, abusos de confianzas, ocultación de caudales, y otras cosas que se dizen, y atribuyen al mismo Don Martin, y consortes.

    Auziaren txosten doitua, Errege Aginduaz Bartholomé de Henao Gipuzkoako Korrejidorearen aurrean epaitu dena, eta gaur egun apelazio-mailako Gerra Kontseilu Gorenean epaitzen dena. Alde batean, Juan Andres de Lasalde, Francisco de Aldazabal, Agustin de Soroeta eta Joachin de Goenechea, laurak Soraluzen dagoen Kantabriako Arma Ofentsiboen Errege Fabriketako diputatu, eta bertako maisu fabrikatzaileen izenean. Beste aldean, Martin de Ysasi Isasmendi jauna, Soraluze hiribildu bereko bizilaguna, fabrika horietako limatzailea; Manuel de Lacunza, Donostiako auzokidea eta merkataria, Soraluzen bizi dena; eta Ignacio de Hernisqueta, hiri bereko eta Azkotiako zenbakiko Erret eskribaua. Diputatuak eta fabriketako maisuek Errege jaunarekin egindako armen kontratua Martin de Isasmendi jaunari utzi zioten 721eko uztailaren 14ko eskritura baten bidez, Hernisqueta eskribauaren aurrean, eta 722ko martxoaren 2an berretsi zuten. Eta eskatzen dute bertan behera uzteko lagapen hori, Don Martin eta lagunek egindako engainu, kolusio, konfiantza-gehiegikeri, ondasun ezkutatze eta azaltzen diren beste gauzengatik.


    Liburua zertan den

    Izenburuak liburuaren nundik norakoak ederki azaltzen ditu.

    1721. urtean Soraluzeko armagileek Espainiako erregearen eskaera bat jaso zuten, eta Martin de Ysasi Isasmendi jaunari pasa zioten, honek kudeatzeko (1721/07/14). Hurrengo urtean erabaki hau berretsi zuten (1722/03/02).

    Martin de Ysasik Madrildik bidalitako diru-aurrerakinak eskuratu (2.000 dobloi lehen, eta beste 4.000 gero), eta ez zituen zuzenean banatu. Besteak beste, diru horrekin garia eta tabakoa erosten zuen Donostian, Manuel de Lacunzaren bidez, eta jenero horrekin ordaintze zien armagileei... tartean komisio galanta irabazten. Beste aldetik, eta administrazioaren makinaria koipezteko asmoz, dirua eskatu zien armagileei... eta berarekin geratu. 1772.eko bukaeran botereak kendu zizkioten (1722/08/07), Juan Sebastian de Isasiri pasatzeko.

    Baina Martin de Ysasik dirua itzultzen ez zuenez, erregearen aurrean salatu zuten. Erregeak Gipuzkoako korrejidoreari (Bartholome de Henao) auzia epaitzeko agindu zion (1723/01/18) eta Soraluzeko armagileen ordezkariek, diputatuek, botereak eman zizkioten. Otsailak 13an korrejidoreak bere kudeaketaren hustuketa ekonomikoa egiteko eskatu zion Martin de Ysasiri eta, gogobete ez zuenez, martxoak 1an hiru lagunen aurkako epaia hasi zen: Martin de Ysasi, Manuel de Lacunza eta Ignacio de Hernisqueta eskribau soraluzetarra.

    Lehen urratsa epai laburra ("sumario") egitea zen. Diputatuek hamasei lekuko aurkeztu zituzten: hamahiru armagile eta hiru akusatuak. Hauek beren errugabetasuna aldarrikatu zuten eta, libre geratzeaz gain, diputatuei kalteordaina eskatu zieten. Epai labur honen ondorioz, korrejidoreak hirurak preso hartu zituen. Martin de Ysasi eta Manuel de Lacunza aske geratu ziren, bermea ordainduta; Ignacio de Hernisqueta eskribaua, berriz, Azkoitiako espetxean geratu zen.

    Gero epai arrunta hasi zen, hasiera batean 8 egunekoa. Baina lekukoen kopurua itzela zen: Soraluzeko diputatuek 58 aurkeztu zuten (aurreko 16ak, beste armagile asko, Erret lantegiaren zuzendaria, parrokoa, bederatzi emakume...), Martin de Ysasik eta Manuel de Lacunzak 34, eta Ignacio de Hernisqueta, berriz, beste 18. Epaiak 60 egun iraun zuen, eta bitartean Ignacio de Hernisqueta hil zen, Azkoitiako espetxean.

    Azkenean, Bartholome de Henao korrejidoreak epaia eman zuen (1725/01/08): kontratuaren lagapena bertan behera geratuko zen, Martin de Ysasik kobratutako diru guztia itzuli beharko zuen (bestela, 600 dukaten isuna izango zuen), eta auziaren kostak zigortuek ordaindu behako zuten: 2/3 Martin de Ysasik, 1/6 Manuel de Lacunzak eta 1/6 Ignacio de Hernisquetaren oinordekoek.

    Martin de Ysasik eta Manuel de Lacunzak ez zuten epaia onartu, ezta Soraluzeko armagileek ere, eta Gerra Auzitegi Gorenari helegitea aurkeztu zioten.

    Arazo guzti hauek ere eragina izango zuten 1734.ean Soraluzeko suzko armen Erret Lantegien asentista bakarra Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia izendatzeko. Egoera hinek berrogetamar urte iraun zuen (1734-1784).


    Erreferentziak