Mutxaneko etxe zarra (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Aita Domingo / Mutxaneko etxe zarra
Mutxaneko etxe zaharra. Ikuspegi orokorra 01 (Joxean Arluziaga 2015).jpg
Izen formala Aita Domingo/ Mutxan Etxe-zaharra
Bailara Irure
Altuera 160 m
Hedadura 0 Ha
Kaletik 1,8 km


Bertako familia

Etxea jausita dago. Aspalditik inor ez da bizi bertan.


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Baserriaren inguruko kontuak

Baserriaren izena ez da aipatzen XX mende hasierako baserrien udal zerrendan, ezta Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipuzcoa (1974), ezta Ramiro Larrañagaren Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica liburuan (1993), ezta Soraluzeko baserriak liburuan (2003).

Luis Maria Mujikaren Euskal toponimiazko materialeak liburuan (1989) badatoz Aita Domingo eta Aitadomingopotzua izeneko etxe/baserria Soraluzen[1]. Agirietan inoiz Aita Domingo Orue moduan ere agertu izan da (1841).

Baserriaren azken jabeak ‘Mutxa’ zuen izena. Hortik datorkio ‘Mutxaneko’ izena.

Bada Aittantxaboletarekin lotzen duena. Txabola haura Aita Domingo baserriarena izango zen, eta hortik izena: Aittan txabola[2].


Aita Domingo baserria, edo Mutxaneko etxe zaharra, ola izandakoa da, Sagarraga-torreko jaunarena. Esateko, Pedro de Sagarragak 950 moskete egin zituen 1597 urtean. Halaxe dio Ramiro Larrañagak Boletin de la R.S.B.A.P. aldizkarian idatzitako artikuluan, Sagarraga: casa solar y ferrería izenekoa.

Gorago bere presa dauka, Mutxan presa izenekoa, eta batetik bestera erretena. Ola nahiko egoera eskasean dago, eta erretena lurrez beteta; presa, berriz, osorik gordetzen da, oraindik babesteko oholak erakusten dituela.

Mutxan presa eta Mutxaneko etxe zarra Javier Martín Lapeyra-k ere aipatzen ditu, La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar artikuluan.


Erreferentziak

  1. Euskal toponimiazko materialeak. XVI alea. Gipuzkoako mendebaldea. Soraluze, Bergara, Aretxabaleta.
  2. Atsedentxaboleta. Bergarako euskara.