Nueva contrata para la provisión de armas (eu)

    From Sorapedia
    Nueva contrata
    para la provisión de armas
    Nueva contrata para la provisión de armas. Azala.jpg
    Egilea Real Compañía
    Guipuzcoana de Caracas
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1761
    Argitaletxea Imprenta de Antonio Marin
    Hiria Madril


    Izenburu osoa

    Nueva contrata por tiempo de siete años, para la provisión de armas de Fuego, Bayonetas e Inftrumentos de Gaftadores de las Fabricas Reales de la Villa de Placencia en Guipuzcoa, para los Reales Ejércitos de fu Mageftad.

    Zazpi urteko kontrata berria, Gipuzkoako Soraluzeko Erret Lantegiek suzko armak, baionetak eta gastadoreen lanabesak bere Maiestatearen Erret Gudarosteei hornitzeko.


    Liburua zertan den

    XVIII mendean Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak Soraluzeko Erret Lantegiak kudeatzen zituen.

    1761. urteko ekainak 20an kontratua sinatu zuen, zazpi urtetan hainbat arma eta lanabes ekoizteko. Alde batetik 100.800 fusil, baioneta eta guzti (urteko 14.400). Gainera, bizpahiru motako karabina eta pistolak, eskatu ahala.

    Honetaz gain gastadoreentzako lanabesak: hileko 30 aizkora handi, beste 30 aizkora txiki, 50 marrako, 80 harri-pikatxoi, 80 aitzur-pikatxoi, 80 aitzur eta 50 pala.

    Kontratuak hainbat ezaugarri eta baldintza jasotzen ditu. Esateko, hiru hilabetetik hiru hilabetera Erret Fabrikak langileen zerrenda (maisu, ofizial eta ikaslte) egin eta Madrila bidali behar zuela, edota armen giltzak bertakoak izan behar direla, eta ez aterritik ekarritakoak.


    Soraluzeri buruzkoak

    Armak eta lanabesak Soraluzen bertan edo inguruko herrietan egiten ziren, baina gero Soraluzeko Erregetxera eramaten ziren egiaztatzera.


    Erreferentziak

    Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.