Olea kalea (eu)

    From Sorapedia
    Olea zubitik (J.C. Astiazarán 2020)



    Kokapena

    Deba errekaren eskumaldean dago. Santa Ana kalearen bukaeran hasten da, Oleako zubiaren parean, eta Agarreburu baserrirako bidetik jarraitzen da, aintzinako trenbidera heldu arte; orduan trenbidetik aurrera egiten du, Osintxurunz.

    Mapa kargatzen...

    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    XVI menderako bazegoen Keixeta edo Ozuma erreka gainean arkabuzeak egiteko forja bat, inguruari izena eman ziona: Olea baserria. Herriko ola zaharrenetakoa zen.

    1.955-1.970 urteetan, Soraluzek hartutako emigrazioa nolabait kokatu behar zela eta, inguruan etxe batzuk sortu ziren, inolako kontrol barik.

    Horietako etxe gehienek oso xingleak ziren, eta hurrengo urteetan asko eta asko jausi edo desagertu dira, zenbakietan nabarmentzen denez.


    Etxeak eta atariak

    Etxeak eta atariak honako hauek dira:

    • 1. zenbakia. Olea baserria. Garai batean ola izandakoa. Olea edo Alberdi presa ondoan dago, Agarrebururako aldaparen hasieran.
    • 1.bis zenbakia. Aurreko etxearen atzekaldean dago, trenbidearen azpian.
    • 4. zenbakia. 2014 urtean botata, egoera tamalgarrian zegoelako.
    • 5. zenbakia. Aldapa eta trenbideren artean dago, sarrera trenbidetik daukala.
    • 6. zenbakia. 2014 urtean botata, egoera tamalgarrian zegoelako.
    • Zenbakirik gabe. Gipuzkoako Urak-en etxola, Osintxutik datorren tutua gobernatzekoa. Trenbidearen ondoan, mendi aldera.
    • 8. zenbakia. 2014 urtean botata, egoera tamalgarrian zegoelako.
    • 10. zenbakia. Trenbidearen ondoan, erreka aldera.
    • 12. zenbakia. Trenbidearen ondoan, erreka aldera.


    Etorkizuna

    2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen. Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, inguru horretan erreka ondoko enparantza edo parkea zabalduko da eta, aukera denean, erreka bera erabiltzea piraguismoa egiteko edota bainatzeko.


    Erreferentziak