Ordenanzas Municipales (1900) (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Ordenanzas Municipales (1900)
Ordenanzas Municipales (1900). Azala.jpg
Egilea Soraluzeko Udala
Hizkuntza Gaztelania
Urtea 1900
Argitaletxea Imprenta y Encuad. de J.F. López
Hiria Bergara


Izenburu osoa

Ordenanzas Municipales de la N. y L. villa de Placencia

Soraluze hiribildu noble eta leialaren udal arautegia


Liburua zertan den

Udal arautegi hau 1899ko azaroak 16an onartu ziren, Pedro Irigoien alkatea zela eta Ignacio de Aranguren udal idazkaria.

Gipuzkoako gobernadore zibilak, E. Vivanco jaunak, 1900ko maiatzak 11an onartu zituen. Ondoren, Bergaran inprimatu zituzten.

Arautegia 25 atal eta 168 artikulutan antolatuta dago:

  1. (14 artikulu) Erlijioaren kontrakoak
  2. (17 artikulu) Jai eta ospakizun publikoak. Aratusteak. Dantzaldiak
  3. (3 artikulu) Toki publikoak: kale, plaza etab.
  4. (12 artikulu) Kafetegi, taberna, kasino etab.
  5. (6 artikulu) Ikuskizun publikoak: titiriteroak, bolatineroak etab.
  6. (7 artikulu) Herri lasaitasuna. Bilera zaratatsuak. Alarma, errondak, zintzarrotsak, gau zaratak
  7. (10 artikulu) Kanposantuak
  8. (4 artikulu) Iragarkiak eta kartel publikoak
  9. (5 artikulu) Pesak eta neurriak
  10. (2 artikulu) Argiteria
  11. (19 artikulu) Pertsonen seguritatea. Herribideak. Paseabideak. Gurdi, zaldi eta ganadua
  12. (9 artikulu) Eraikinak eta lanak
  13. (5 artikulu) Suteak
  14. (2 artikulu) Lantegiak
  15. (artikulu bat) Galdutako umeak
  16. (artikulu bat) Zoroak
  17. (2 artikulu) Bainuak
  18. (7 artikulu) Txakurrak eta animali kaltegarriak
  19. (2 artikulu) Herribideen garbiketa
  20. (5 artikulu) Herri iturriak
  21. (5 artikulu) Eskolak
  22. (6 artikulu) Okindegiak
  23. (9 artikulu) Harategiak
  24. (14 artikulu) Janari eta edarien osasun azterketak: fruta eta lekaleak, esnea, arrainak, ehiza, herribideak, harrobiak, mendiak, eskaleak
  25. (artikulu bat) Isunak


Soraluzeri buruzkoak

Udal arautegi hau oso orokorra da, edozein herrirako balio zezakeena. Hala ere, badira pare bat puntu Soraluzeri propio dagozkionak.

90. artikuluak leherkariak herrian biltzea debekatzen du. Baina hurrengo artikuluan Igarate eta Polborina izeneko eraikinak, biak "Soraluzeko fabrikakoak", salbuetsita daude: "nahiz eta herritik gertu egon, oso ondo egokituta daude, etengabe zainduta eta ardura guztiekin, eta ez da beharrezkoa agintariek zaintzea."

110 artikuluan Compañía de Placencia de las Armas aipatzen da berriro. Sute kasuetan egin beharreko orokorren ostean, halaxe dio: "premia larriak halaxe eskatuko balu, agintariek Compañía de Placencia de las Armas zuzendaritzari eskatuko dio lantegi horren sute-bombaren laguntza, beharreko suhiltzaile kopuruarekin, lantegia eta Udalaren artean hitzartu moduan"

Gainontzeko testua, seguru asko, kopiatu eta itsatsi egingo zuten. Dena dela, jatorrizko eredua ingurukoa izango zen: "aurreskua" eta danborjoleak aipatzen dira, "auzolan" berba erabiltzen da, mendi auzoei "barrio o valle" esaten zaie...


Erreferentziak

Liburuxka ekartzeko Liburutegi digitalera joan.