Ormaetxea jauregia (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Ormaetxea jauregia
Ormaetxea jauregia. Ikuspegi orokorra (Juan Carlos Astiazarán 2017).jpg
Estiloa Gotikoa
Mendea
Kokapena Santa Ana
Mota Arkitektura


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Azalpena

Behinola hiriaren harresietatik kanpo omen zegoen. Etímologíak berak etxearen antzinakotasunari buruz hitz egiten digu; izan ere, karez eta harriz egindako herriko lehen etxea izan zitekeen.

Fatxadan elementu gotiko garrantzitsuak ditu oraindik.

Beheko solairuko atea eta alboko lehioa handitu zituzten. Hala ere, eta dobelei erreparatuz, atea arku gotikoa zuela antzeman daiteke, eta alboko lehioa geminatua edo konopiala zela ematen du. Ateak gurutzea dauka zizelatuta goiko aldean.

Lehen solairuan leiho geminatuak daude. Eta Bigarren solairuan oraindik nabarmentzen dira egurrezko egiturak eusteko harriak.


Historia

Iruretarrak

Iruretarren leinukoen egoitza zen, eta Andrés Ibánez de Irureren jaiotetxea. Andrés Ibáñez de Irure hau Carlos I erregearen medikua izan zen, eta Arregia jauregiko Marina Pérez de Arreguia andrearekin ezkondu zen XVI mendearen erdialdean.

Andresen arreba, Marina, Eibarra ezkondu zen. Etxea hirugarren anaiarentzat geratu zen, Martin eskribauarentzat. Honek seme bakarra izan zuen, Juan Ibañez de Irure abadea.

Serorategia

XVI mende hasieran Jeronimo de Irurek dirua utzi zuen Errukia serorategia sortzeko, Atxuriko bere etxetan. Jeronimoren biloba, Juan Ibañez de Irure abadea, testamentu-betearazlea izan zen.

Urte batzuk geroago, Juan Ibañez de Irure berak Ormaetxea bereganatu zuen eta, ondorengorik gabe, Ormaetxea eta ondoko ortua serorei laga zizkien, bertan klausura-monastegia sortzeko: priorea, priore-azpikoa eta beste hamaika moja.

Denbora asko pasa ziren beharrezko baimenak lortu arte. 1.584ko urtarrilak 30an Juan Ochoa de Salazar jaunak, Kalagorri-La Kaltzadako apezpikuak, lizentzia eman zuen. Mojek bizi behar zuten Logroño hiriko Lilien San Pedroren moja erlijiosen moduan.

Eta otsailak 17an mojak Ormaetxera pasa ziren: Maria Lopez de Yturbe (priorea), Brigida de Igeribar (azpipriorea), Berta Marina de Irure, Magdalena Perez de Mendiola, Ursula de Bagozkoitia, Clara de Churruca eta Francisca de Aritzaga, soraluzetarrak denak.

Komentu berria

XVII mende erdialdera komentu berria eraikitzeko erabakia hartu zuten, Irusagarreta baserriaren lurretan. Aukeratutako tokia Ormaetxeatik hegoaldera zegoen, 100 bat metrotara.

Herriko etxea

1970 hamarkadaren bukaeran Euskadiko Alderdi Sozialistak herriko etxea zabaldu zuen beheko solairuan, bertan zegoen taberna aprobetxatuz. Taberna mantendu zuten, eta alderdiaren bukegoa atzekaldean zuten.

Hogei urte baino gehiago bertan egon era gero, Santa Ana kaleko 5 zenbakira aldatu zuten egoitza.


Erreferentziak