Parte occidentale dell'Europa (eu)

    From Sorapedia
    Parte occidentale dell'Europa
    Egilea Vincenzo Maria Coronelli
    Urtea 1692
    Hiria Venezia
    Tamaina 92,1 x 61,4 zm
    Parte occidentale dell Europa (Vincenzo Coronelli 1692).jpg


    Lurbira-globoa (Matteo Alberti 1693-1696)

    Mapa zertan den

    Vincenzo Maria Coronelli franziskotarra (1650-1718) XVII mendeko mapa egile ospetsuenetakoa izan zen. Venezian hasi zen lanean, eta gero Frantziako Luis XIV-k deitu zuen Parisera, eta bertan globo-bilduma monumentala eraiki zuen.

    Parisen zegoela, J.E. Nolinekin elkarlanean aritu zen, eta ondorioz bere mapena bildu zituen Nolinen informazio zehatza eta beraren grabatzaile estilo bikaina.

    1688. urtean Vincenzo Coronellik lurbira-globoak egin zituen, Soraluze agertzen zela. Eta hurrengo urtetan (1593-1596) Matteo Albertik idulkitan ezarri eta Europako printzei saldu zizkien.

    Bitartean, 1692. urtean Europako mapa hau egin zuen, lurbira-globorako erabilitako grabatuak berrerabiliz.


    Soraluze ingurua

    Soraluzeri buruzkoak

    Portuez gain, lau herri agertzen dira Bizkaian: Bilbao, Tolosa, Treuigno eta Placencia (Soraluze).

    1688.eko globoan agertzen zen izena (Plazencia) zuzenduta dago.


    Erreferentziak