Peru ekarzazu (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua Peru, ekarzazu
Egilea/k Herrikoia
Hizkuntza Euskaraz
Iturria Fermina Trebiño
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Letra

Peru, ekarzazu txorta bat egur,
Aur au otzak ill ezteizen xito[1] naiz bildur.
Ezta aur otzak ilgo, Birjiña Maria,
Zergatikan beragan dauka dibinidadia.
Portalian sartu eta aurra au ekustian
Tristurak nituan, baña juan zizaiztan.


Azalpenak

Aita Donostiak (José Gonzalo Zulaica) 1922 urtean Euskel Eres-Sorta argitaratu zuen, bertan Soraluze jasotako lau abesti zekarrela.

Peru, ekarzazu Fermina Trebiñori entzun zion, 1919ko urriak 13an; baita Iru errege datoz ere.

Aita Donostiak Fermina Tremeño idazten du, baina 1900 aurretik Plazentzian jaiotakoen artean ez dago Fermina Tremeñorik, bai ostera, Fermina Trebiño bat. Nahiz eta musikarako belarri ona behar, baliteke Aita Donostiak gaizki entzun zuela edo inprentako akatsa izatea.


Erreferentziak

  1. Garaitu, gainditu.