Plazentziako bandia (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua Plazentziako bandia / Elorrixo ta Txitia / Nire Plazentziatxo
Egilea/k ezezaguna
Hizkuntza Euskaraz
Iturria Domentx Ucin, Imanol Lopez
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Letra

Elorrixo ta Txitia,
Amable eta Aixia,
Motxa ta konpañia,
Plazentziako bandia.


Azalpenak

Gerra aurreko abestia, orduko txistulari bandaren musikari batzuren izenak aipatzen dituena.

Elorrixo Bizente Intxaurralde zen eta Txitia, berriz, Anacleto Berraondo; Amable Riojanua zen eta Aizia Julian Mendibil Astarloa. Azkenik, Motxatarrak (Motxa ta konpañia) Eusebio, Pedro eta Santos Basauri ziren.

Iñaki Letek Plazentziako banda honi erreferentzia egiten dio, Andramarixak artikuluan, 1947 urteko jai egitarauan agertua.

Imanol Lopezek herriko beste bi doinurekin batu zuen, eta txisturako egokitu. Izendatzeko, abestiaren ordezko izena erabili zuen: Nire Plazentziatxo.

Santiago-Santanetan herriko txistulari bandak Kontzejupean jo zuen, Domentx Ucinek sortutako Atxolin biribilketarekin batera[1].


Soraluzeko Paz y Labor, gerra aurreko musika banda


Erreferentziak