Reflexiones curiosas y notables (eu)

    From Sorapedia
    Reflexiones curiosas y notables
    Reflexiones curiosas y notables. Azala.jpg
    Egilea Juan Perotxegi[1]
    Hizkuntza Gazteleraz
    Urtea 1752
    Argitaletxea Herederos de Martinez
    Hiria Iruñea


    Izenburu osoa

    Reflexiones curiosas y notables sobre la ciencia y valor para la guerra.

    Gerrarako zientzia eta baloreari buruzko gogoeta bitxi eta bikainak.


    Liburua zertan den

    Nafarroako Juan Perotxegi militarra izan zen, artilleroa. Urte askotan Soraluzeko Erret Lantegien zuzendaria izan zen.

    Liburuaren arabera, erlijioak ematen du gerrak irabazteko balorea. Hainbat adibide jartzen ditu: Abraham, Makabeoak, Constantino, Teodosio, Clodoveo, Don Pelayo, Alfonso III...

    Azken orrietan armagintzari buruz ari da, batez ere armen irismenak ezagutzeak dakarren abantailaz, eta berak egindako saiakerez.

    Egileak beste bi liburu argitaratu zituen: "Origen y antigüedad de la lengua bascongada y de la Nobleza de Cantabria" (1731) eta "Origen de la nacion bascongada, y de su lengua" (1760).


    Soraluzeri buruzkoak

    Liburua argitaratu zuenean, egilea Soraluzeko Erret Lantegien zuzendaria zen.

    Beraz, pentsatzekoa da liburua Soraluzen idatziko zuela.


    Erreferentziak

    Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.

    1. Juan Perotxegi. Wikipedia (euskaraz).