San Andres ermitaren zerua (eu)

    From Sorapedia
    San Andres ermitaren zerua
    San Andres ermita. Zerua 05 (1997).jpg
    Estiloa Klasizista
    Mendea XVII
    Kokapena San Andres ermita
    Mota Eskultura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Azalpena eta historia

    Gangarik ez duten eliza eta ermitetan, barrukoak zikintzen dira teilatutik eroritako hautsez. Elizari gangak egiteko dirurik ez zenean, egurrezko hauts-babesak egiten ziren, zeruak ere deituak, batez ere aldare edo presbiterio inguruan, leku garrantzitsuena delako.

    Soraluzeko lau ermitek zerua edo hauts-babesa dute: San Andres, San Martzial, San Esteban eta San Roke.

    San Andres ermitarena XVII mende hasierakoa da; zeruak ontzi edo kainoi forma du, zortzi arku zuzenek osatua. Arrate santutegiak duenaren oso antzekoa da, baina txikiagoa.

    XX mende bukaeran hauts babesa egoera tamalgarrian zegoen, baina 1997. urteko zaharberritze lanek sendotu dute, garai bateko itxura erakusten duela.


    Erreferentziak