Sevillako Espainiaren plaza (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Sevillako Espainiaren plaza
Egilea Enrique Orce Mármol
Urtea 1929
Hiria Sevilla
Tamaina 120 x 90 cm (ggb)
Sevillako Espainiaren plaza. Gipuzkoako mapa (1929).jpg


Espainiako plaza

Mapa zertan den

1929-30 urteetan, Sevillan Iberoamerikako Erakusketa[1] ospatu zen. Hamaika eraikin altzatu zuten, herrialde guztietako pabiloiak.

Eraikin nagusia Espainiako plazan egin zuten. Beheko aldean, garai hartako probintzia bakoitzeko txoko bat jarri zuten, horien artean Gipuzkoari zegokiona.

Txoko hartan, U moduko jarlekuen erdian, zoruan, probintziaren mapa agertzen da. Paretan berriz, Alfontso VIII, Gaztelako erregea, Gipuzkoaren foruak zin egiten. Honen ezker-eskuman Donostiako Artzai Ona katedrala eta Kontxako hondartza.


Soraluzeri buruzkoak

Gipuzkoaren mapan Placencia agertzen da... baina Plasencia idatzita! (eta ez da akats bakarra).

Sevillako Espainiaren plaza. Gipuzkoako jarlekua (1929).jpg

Erreferentziak