Soraluze. Abenda etxean (eu)

    Sorapediatik
    Soraluze. Abenda etxean
    Soraluze. Abenda etxean. Azala.jpg
    Egilea Soraluzeko EAJ-PNV
    Hizkuntza Gazteleraz eta euskaraz
    Urtea 1933
    Argitaletxea Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
    Hiria Gasteiz


    Izenburu osoa

    Soraluze. Abenda etxea'n


    "Egunkaria" zertan den

    1932-1933 epean Soraluzeko Batzokia eraiki zuten, eta inaugurazio aurretik egunkari modukoa argitaratu zuten, "zenbaki bakarra - askundea ospatzeko" zioena.

    8 orrialdekoa zen, eta hainbat artikulu zekarren, gaztelaniaz eta euskaraz:

    • (1. orrialdea, euskaraz) Soraluze.
    • (1. orrialdea, gazteleraz) Abenda-etxea.
    • (2. orrialdea, gazteleraz) Sabin Maitiari.
    • (2. orrialdea, gazteleraz) Euzkadi y la cuestion social (Gabe)
    • (2. orrialdea, euskaraz) Inaugurazioaren egitaraua.
    • (2. orrialdea, gazteleraz) Inaugurazioaren egitaraua.
    • (3. orrialdea, euskaraz) Euzkerea, Euzkadin Azkatsailea (Galarraga'tar B.)
    • (3. orrialdea, gazteleraz) Escuelas vascas (Garmi).
    • (3. orrialdea, gazteleraz) Egoistas (A. de Alberdi).
    • (4. orrialdea, gazteleraz) Historia eclesiástica de mi pueblo (Iturbe)
    • (4. orrialdea, gazteleraz) Txipristinak (Dris-dras).
    • (5. orrialdea, gazteleraz) Armeros vascos famosos en otros paises.
    • (5. orrialdea, gazteleraz) Vida ejemplar (Lore).
    • (6. orrialdea, gazteleraz) Organizaciones obreras de siglos pasados (Euzko-langille).
    • (6. orrialdea, euskaraz) Eleazar-en jauregia (Elerarjel).
    • (6. orrialdea, euskaraz) Soraluze'ko erri Langille honi (Ezenarro'tar Ander).
    • (7. orrialdea, euskaraz) Ogi bitartekoak (Iñurrieta'tar B.).
    • (7. orrialdea, gazteleraz) Labor Municipal (Katamixarra).
    • (7. orrialdea, euskaraz) ¡Agur, abertzaleak! (Dris-dras).
    • (7. orrialdea, euskaraz) Otsoa (Zera).
    • (8. orrialdea, gazteleraz) Personajes ilustres de Soraluze (Erri-tarra).
    • (8. orrialdea, gazteleraz) Soraluze en la historia (Soraluzetar-bat).
    • (8. orrialdea, euskaraz) ¡¡Mendira begira!! (Legarda).

    1934ean, batzokia eraiki zuen Nai-bat elkarteak akzio berriak jaulki zituen, eta haiekin batera memoria bat zabaldu zuen, akzioen salmenta errazteko. Memoria horretan bi argazkiak eta Abenda-etxea izeneko artikulua birrerabili zituzten.


    Irudiak


    Soraluzeri buruzkoak

    Politika aldetik, Batzoki berriari buruzkoak daude: Soraluze, Abenda Etxea eta Inaugurazioaren egitaraua. Eta herriko politikari burukoa: Labor Municipal.

    Gero, herriaren historia jorratzen dutenak: Historia eclesiástica de mi pueblo, Personajes ilustres de Soraluze, Soraluze en la historia.

    Herritarren literatur lanak ere badira: ipuin bat, bi olerki eta "susedido" sorta. Eta 26 iragarki komertzial, garai hartako saltoki eta lantegien lekuko.


    Materiala berrerabiltzen

    Artikulu historikoak gerra ostean "berrerabiliak" izan dira[1], bere hartan edo osatuak.

    Esateko, ia hogetamar urte geroago artikulu bat birrargitaratu zuten 1960. urteko jai egitarauan, Soraluce en la Historia izenekoa.

    Jatorria aitortu zuten, baina... hori bai, Soraluze. Abenda etxean zena Soraluce año 1.933 bihurtu zen, eta sinadura (soraluzetar bat) desagertu zen.


    Erreferentziak

    Liburuxka ekartzeko Liburutegi digitalera joan.

    1. Esateko, Ramiro Larrañagak berak.