Soraluze inguruetako ibilaldiak (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Soraluze inguruetako ibilaldiak
Soraluze inguruetako ibilaldiak. Azala.jpg
Egilea Soraluze Kirol Bazkuna (eta beste)
Hizkuntza Euskaraz & gaztelaniaz
Urtea 1993
Argitaletxea Debabarreneko Aisialdia eta Turismoaren Mahaia
Hiria Zarautz


Izenburu osoa

Soraluze inguruetako ibilaldiak / Paseos y excursiones alrededor de Soraluze


Fitxategia eta fitxak

Liburua zertan den

Liburuxka baino, fitxategi da; hau da, fitxa bilduma.

1993 urtean Debabarreneko Aisialdia eta Turismoaren Mahaiak bi fitxategi argitaratu zituen, bertako herrien inguruko ibilaldiak biltzen, oinez edota mendiko bizikletaz egiteko aproposak.

Fitxa bakoitzak airetik hartutako argazki handia dauka, eta honen gainean marraztuta ibilaldia. Bertan mugarriak eta leku interesgarriak ere markatuta daude, lehenak zenbakiz eta bigarrenak letraz. Bidearen azalpena dator, zenbakiz zenbaki. Fitxa osatzeko leku interesgarrien deskribapenak datoz, argazki eta guzti.

Fitxategi bakoitzean 12 ibilbide datoz. Batean Soraluze, Ermua, Elgoibar eta Mendaro agertzen dira; bigarrenean Eibar, Mutriku eta Mallabia.

Fitxen egileak aldatzen dira herriaren arabera. Soraluzeren kasuan egilea Soraluze Kirol Bazkuna izan zen, eta argazkilaria Juanma Berrueta.

Soraluzeri buruzko hiru ibilaldi daude:

Hirurak errazak dira oinez egiteko, eta mendi bizikletaz ere 100%ean egingarri.


Erreferentziak