Soraluzeko andreak Aro Modernoan (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua Soraluzeko andreak Aro Modernoan
Egilea/k Juan Carlos Astiazarán
Aldizkaria Sorapedia
Data 2020
Orriak
Hizkuntza euskaraz
Irakurtzeko sakatu hemen


Laburpena

Soraluzeko andreak Aro Modernoan Euskal Herriko beste andreekiko alde gutxi izango zuten. Dena dela, Soraluze herri industriala eta komertziala izanik, askatasun eta aukera gehiago izango zuten.

Lekukotasunak aztertuta, lehengo ondorioa zera da, euskal matriarkatua ez dela Soraluzen agertzen inondik inora (ezta Euskal Herriko beste inon ere).

Gizarte hura gizonen inguruan eraikita zegoen, eta andreak bigarren mailan agertzen dira, eta gizonaren menpe, aita, senarra edota semea. Hala ere, andreak ez ziren zeharo baztertuta, eta dirua tartean zela, edota gizonaren faltan zirela, aurrera egiten zuten, lanerako zein lege aurrean.

Kasu guzti hauek salbuespenak izan ziren, baina ez gutxi: orduko ikusmoldeari gustatuko litzaiokeen baino gehiago.

Artikulu hau sortzeko batez ere bi iturri erabili dira. Garaiko ikuspegi orokorra emateko eta egitura antolatzeko Jose Antonio Azpiazuren Mujeres vascas, sumisión y poder liburua (1995) erabili izan da. Eta Soraluzeri buruzko datuak herriko eta herriari buruzko agirien aurkibidetik (2175 bat ale) lortu dira.


Erreferentziak