Udaletxeko armarria (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Udaletxeko armarria
Udaletxea. Udal armarria (Pilar Rivera 1997).jpg
Estiloa Barrokoa
Mendea XVIII
Kokapena Udaletxea
Mota Armarria


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Azalpena eta historia

Udaletxea 1722 urtean eraiki bazen ere, hiriaren armarria eraikina bera baino mende erdi geroagokoa da gutxi gora-behera, eta Kapelastegi maisu elorriotarrak zizelatu zuen.

Soraluzeko armarriaren azalpena hauxe izan daiteke: ingurune obalatua baina irregularra, goian zabalagoa behean baino, soka batez inguratua eta maskor moduko baten gainean dagoena (rocaille, rocalla). Gorriaren erdian (gules) urrezko gaztelua hiru almenekin, aldemenetatik bandera txiki bana duela, Borgoinako gurutzedun banderak hain zuzen. Armarriaren alboetan bi lehoi barrura begira eta aurrera begira; armarria aurreko hankez eusten dute, atzekoak artilleria kainoen gainean dituztela; kainoi hauek gurutzatuta daude, eta bata buruz behera.

Lehoien gainean bi bandera albo bakoitzean, zuria bata eta gorria bestea, segururena aspaldiko lau gremioei dagozkienak: kañonista, kajero, giltzalari eta aparejeroak. Lehoien ondoan, eta aipatutako bi banderen azpian, beste hiru bandera berde San Andres gurutzearekin, gerra edota inbasio garaietan herrikoek erabiltzen zituztenen modukoak.

Multzo guzti hau edertzeko garai bateko armaki asko: lanza, espingarda, proiektil, ezpata, alabarda... Soraluzeko armagintza azpimaratzeko. Eta armarriaren gainean bederatzi puntadun konde-koroa.


Soraluzeko sigilua
(Soraluzeko Udala 1876)

Udalaren bertsioa (1876)

1876 urtean Espainiako gobernuaren eskaera heldu zion Soraluzeko Udalari, armarriaren esanahiaz galdetuz.

Udalaren erantzuna hauxe izan zen[1]:

Udal sigiluei buruzkoa betez, hiribildu honek aspalditik erabiltzen duena orri honen alboan topatuko duzu, eta honekin zuritan doan beste batean. Gainera zera esan behar dizut, Udalaren langile guztiak berriak izanda, eta artxibategi osoa zehatz mehatz arakatuta, ez da aurkitu ezta jakin ere sigiluaren historia. Argitu nahi dizugu erdikoa bi banderadun gaztelua dela, koartela eusten dutenak bi lehoi eta armarri berean arma eta banderak garaipen ikur gisa.
Ahalegin guztiak egingo dira aipatutako historia jakiteko, eta bidaliko dizugu ezer topatzen bada.
Gobernuaren helburuarentzat besterik ezin dizut esan.
Jaungoikoak lagun, Soraluze 1876.ko irailak 19an
Alkateak, Ciriaco Larraga

(handiago ikusteko, sakatu gainean)


Erreferentziak

  • Sello en tinta. Soraluzeko Udala (1876)