Vizcaya, Guipuzcoa, Alava y Rioja (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Vizcaya, Guipuzcoa, Alava y Rioja
Egilea Thomas (Tomás) López de Vargas Machuca
Urtea 1757
Hiria Paris
Tamaina 13.0 x 11.0 zm
Vizcaya, Guipuzcoa, Alava y Rioja (Thomas López 1757).jpg


Mapa zertan den

1752 urtean, orduko gobernuak (Ensenadako markesa buru zuela) dozena erdi lagun bidali zuen Parisera, geografia ikasteko eta Espainiako mapa jasotzeko; horietako bat Tomás López zen.

Parisko egonaldia (1752-1760) bukatzear zela, Tomás Lópezek aurreneko Atlas argitaratu zuen: Atlas Geographico del Reyno de España, e Islas adjacentes con una breve descripcion de sus provincias : Dispuesto para la utilidad publica / Por Thomas Lopez, Pensionista de S. M. en la Corte de Paris (Espainiako Erresumaren eta alboko Irlen Atlas Geografikoa, bere probintzien azalpen motzarekin: jendeak erabiltzkeo prest / Tomas Lopez-ek egina, Erregearen pensionista Parisko kortean).

Atlasak 21 lamina txiki ditu, horietako 18 mapez zein azalpenez osatuak. Mapa hau 16. orrian agertzen da.

Parisetik bueltan, 1770. urtean Carlos III erregeak Bere Maiestatearen Esparruen Geografoa izendatu zuen, eta 1795. urtean Geografia Gabinete buru.

Urte hartan Diccionario Histórico-Geográfico de España (Espainiako Hiztegi historiko-geografikoa) proiektua jarri zuen martxan. Horretarako hainbat galdetegi bidali zuen herri guztietara, eta erantzun asko jaso ere. Tamalez, Espainiako Independentzia gerra sortu zen eta ezin izan zuen proiektua burutu.

Jasotako informazioa Espainiako Liburutegi Nazionalean gorde zen, eta 2004 urtean Juan Antonio Sáez Garcíak Gipuzkoari dagokiona bildu eta publikatu zuen; Gipuzkoa en el siglo XVIII a la luz de la obra de Tomás López[1] (Gipuzkoa XVIII mendean, Tomas Lopez-en lanen arabera). Hainbat herritako informazioa agertzen da bertan (galdetegien erantzunak), baina Soraluzeri buruz ez dago ezer: orduko Udalak ez zuen galdetegia erantzun, edo galdu egin zen gero.


Soraluzeri buruzkoak

Gipuzkoan 16 izen agertzen dira, horietako bat Plasencia.


Bitxikeriak

Irudiaz gain, laminan bertan hainbat informazio agertzen da maparen inguruan, baina Soraluze ez da aipatzen.


Erreferentziak