Zapatari ta andra-gizonak (eu)

    From Sorapedia
    Izenburua Zapatari ta andra-gizonak Plazentzian ikasiak
    Egilea/k Ezezaguna
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Gerardo Ezenarro
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Nere ofizioz naiz
    zapatagilea
    oinetatik irabazi
    behar det ogia
    emazte Maria
    ekatzu argia
    larru zola orma
    eta tirapia
    zapata zahar konpontzen
    nago abila.


    Garai onean zatoz
    hastera lanean
    egunaz egin ez da
    orain gabean
    sar zaitez esan zidan
    aguro ohean
    inkomodatu gabe
    lo daudenak behean
    beti zurrutean
    penak mingainean
    lagun ederra zeukat
    aldamenean.


    Nere herramientak danak
    dira zazpi
    orain urtebete
    ziran hamazazpi
    gainerakoak zaizkit
    galdu edo hautsi
    berrik berriz ezin
    nezake erosi
    edaten ikasi
    gutxi irabazi
    andreak ez dit nahi
    eltzerik egosi
    leihotik botako det
    eltze eta guzi.


    Irtetze bakoitzean
    gizonak etxetik
    bueltaka da ibiltzen
    estu eskutik
    pipak itzul egiten
    dio ezpainetik
    erropak ere galtzen
    badaki soinetik
    gainera da gorra
    besterik mozkorra
    txori itzultzaileen
    tanbor maiorra.


    Zuk ere badakizu
    guri guri jartzen
    gutxiegi edanak
    ez zaizu galtzen
    planta onean zera
    askotan etortzen
    bestek zaituenean
    aidean ekartzen
    ez badizut heltzen
    zerade erortzen
    makina bat golpe
    badakizu hartzen
    dezulako edari
    gehiegi sartzen.


    Gizona mozkorra ta
    andrea ordia
    beren buruak galdu
    dituzte ia
    batek lehorra dauka
    beti eztarria
    besteak ezin kendu
    bere egarria
    baina hontarako
    kintal bat tabako
    ez dirade aina
    izatera fina
    kontentatzeko atso
    sudur zikina.


    Seirehun neska txikita
    laurehun mutil koskor
    erdian harturikan
    daude bi mozkor
    baldin zeladorerik
    azaltzen ba da hor
    kartzelan ostatua
    seguru dute gaur
    seitan etzin dira
    altxa ezin badira
    nork horiek mugitu
    nahiarren zutitu
    Jose Grosen karruak
    jasoko ditu.


    Azalpenak

    Gerardo Ezenarrok jaso zuen Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, eta 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.

    Gerardok emandako izenburuari erreparatuta (Zapatari ta andra-gizonak Plazentzian ikasiak), ematen du ez zuela egilea zein zen ezagutzen. Dena dela, badaiteke bere aitarena izatea. Izatez, Ander Ezenarrok (Urzelai) gerra aurrean hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako.


    Erreferentziak