Zeleta auzunea (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Kokapena

Calonge auzunea herriaren goialdean dago, aspaldiko trenbidea pasa eta gero, kanposantuko eskuman eta Zeleta baserriaren azpian.

Auzunea bi kaleek osatzen dute, biak ala biak San Andres eta Txurruka bailarako errepidearen partea direla. Aurrekoak 95 bat metro ditu eta bailaretako norabidea; atzekoak, berriz, 84 metro eta herrirako norabidea du. Kaleen zabalera zortzi bat metrotakoa da.

Loading map...


Argazkiak

(handitzeko, sakatu gainean)

Historia

Gerra ostean Soraluzek biztanle asko irabazi zuen, batez ere etorkinak. Hogei urtetan 3.000 bat biztanletik (1.940 urtea) 5.000 biztanle izatera (1.960 urtea) pasa zen, eta hurrengo urteetan ere hazkundea izan zen.

Jende guzti horri etxea emateko, besteak beste, Zeletako auzunea eraiki zen.

1970 urte inguruan lehen hiru etxeak eraiki ziren (1-3 zenbakidunak), ataria mendi aldetik zutenak.

Gerora 4. zenbakia egin zuten, San Andreserako errepidearen beste aldean. Azkenik, atzeko bi etxeak eraiki zituzten, 5-6 zenbakidunak. Garai hartan lehen hiru etxeei aurretik egin zitzaien ataria.

2010 urtean kanposantuko zubia zabaldu zuten, eta estazio paretik kanposanturainoko igogailua jarri zuten, auzunearen irisgarritasuna ikaragarri hobetuz.


Bertako etxeak

Auzunea 6 etxek osatzen dute, hiru multzotan banatuta:

  • 1-3 zenbakidunak. 5 solairuko etxeak dira, beheko solairuan garajeak dituztenak. Auzuneko bi kaleen artean daude.
  • 4 zenbakiduna. Hone ere 5 solairu ditu, eta garajeak beheko solairuan. Azpian beste bi solairu ditu, trenbide aldera.
  • 5-6 zenbakidunak. 4 solairuko etxeak dira, baina garaje gehiago dute, bi solairutan. Atzeko kaleko mendialdean daude.


Erreferentziak