Zirikadak (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Zirikadak
Zirikadak. Azala.jpg
Egilea Juan San Martin
Hizkuntza Euskaraz
Urtea 1960
Argitaletxea Itxaropena
Hiria Zarautz


Izenburu osoa

Zirikadak (ipuin barregarridun liburua)

Liburua zertan den

Aurretik Yon Etxaide-k Pernando plaentxiatarra argitaratu zuen, eta argitalpena agortu ere; baina gure bailaran ez zuen izan behar zueneko onarpena.

Horregatik, Juan San Martin-i otu zitzaion bertsio osatua argitaratzea, inguruko euskeraz. Berak esaten zuenez: ...Ostantzean or dituzu erderakada ta guzti. Orrelakua da gure euskera. Ta amaitzeko, Orbe eibartar bertsolariaren agotik esango deutsut:

Eskribituak daude
Eibar'ko izkeran
berba batzuk erderaz
bestiak euskeran
guk ola ikasi gendun
gazte denporan
berriro aldatzeko
ez gaude epokan
ondo aituko dezu
zer esaten dedan.

Marrazkiak Julian Zabaleta-renak dira.

Liburu honen ostean, bigarrena ere sortu zuen Juan San Martinek, Eztenkadak (1965).


Soraluzeri buruzkoak

Egilea berak esaten duenez: "Bertako ipuiñik geienak Plazentzia'koak izanarren, asko ta asko Eibar'koak dira, ta banakaren bat Elgoibar ta Bergara'koak...". Umoreaz gain, liburuak garai bateko Plaentxiako euskeriaz gozatzeko aukera eskaintzen du.

Erreferentziak

Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.