«Historia. Erromatarren garaia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    22. lerroa: 22. lerroa:
    [[Fitxategi: Averigvaciones_de_las_antigvedades_de_Cantabria.jpg | thumb | right | 300px | Averiguaciones de las antiguedades de Cantabria]]
    [[Fitxategi: Averigvaciones_de_las_antigvedades_de_Cantabria.jpg | thumb | right | 300px | Averiguaciones de las antiguedades de Cantabria]]
    ==...eta erromatar kontuak==
    ==...eta erromatar kontuak==
    Berpizkunde garaian Erroma eta erromatarrak modan jarri ziren, eta haiekin lotzeko arrastoen bila jarri ziren pertsonak zein herriak. XVII eta XVIII mendeko historialariek hiru aldiz, gutxienez, lotu dute Soraluze erromatarrekin.
    2016 urteko aurkikuntzek aspaldiko kontu zaharra berretsi zuten: 1922 urtean Aranzadik, Barandiaránek eta Egurenek jaso zutenez<ref>[[Dólmenes de Elosua-Plazentzia (eu) | Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia]]. Telesforo de Aranzadi, Jose Miguel de Barandiarán eta Enrique de Eguren (Donostia 1922).</ref>, bazela esaten zuena Mendigainen erromatar kokagunea izan zela, eta [[Muskiritzu mendia (eu)|Muskiritsu mendiaren]] izena latinezko ''Mons Quiritum''-etik datorrela.
     
    Kontu hau egiaztatuta badago ere, badira beste batzuk oraindik demostratu gabekoak. Berpizkunde garaian Erroma eta erromatarrak modan jarri ziren, eta haiekin lotzeko arrastoen bila jarri ziren pertsonak zein herriak. XVII eta XVIII mendeko historialariek beste hiru aldiz, gutxienez, lotu zuten Soraluze erromatarrekin.


    Gabriel de Henaok, [[Averigvaciones de las antigvedades de Cantabria (eu)|''Averigvaciones de las antigvedades de Cantabria'']] liburuan (1689) bi aipamen jaso zituen.
    Gabriel de Henaok, [[Averigvaciones de las antigvedades de Cantabria (eu)|''Averigvaciones de las antigvedades de Cantabria'']] liburuan (1689) bi aipamen jaso zituen.

    22:24, 28 azaroa 2020(e)ko berrikuspena

    Urte askotan pentsatu izan da erromatarrak ez zirela asko sartu itsas aldeko Euskal Herrian (saltus vasconum = euskal basoa). Baina XX mendeko ikerketek eragina ez zela hain txikia frogatu dute.

    Inolako duda barik, gaur egunean esan dezakegu Soraluzen ere egon, egon zirela.


    Aranzadikoak lanean (Antxoka Martinez 2016)

    Erromatar aztarnak...

    2016 urte bukaeran Aranzadiko teknikoek Kortatzar haitzen (Karakate) inguruan erromatar gudarosteak eraikitako defensa lerroaren aztarnak topa zituzten[1], Gipuzkoan agertu den lehena.

    Aukera bat da gerrarekin lotuta izatea (Kantabrian, erromatarrek eta kantabroek urte luzeetan gerratan ibili zirela, ohikoak direla halako defentsa lerro erromatarrak) edo, bestela, komertzioarekin lotuta[2].

    Erromatarren garaian Iruña-Veleia[3] zen Arabako hiri garrantzitsuena, eta Deba ondoko Astigarribian edo Mutrikun[4] bertan Tritium Tiboricum[5] izeneko portua zegoen.

    Iruña-Veleiatik Tritium Tiboricum-erako galtzada

    Bion arteko galtzada Deba bailaratik zetorren, ibaiaren ezkerraldetik. Soraluzera heltzerakoan, Ibaizabal ibitik beste aldera pasatzen zen, gaur eguneko zubi nagusia dagoen inguruan. Hortik aurrera Ezozia eta San Roketik Elgoibar aldera heltzen zen, eta handik itsasoruntz. Bide nagusi hau erabili izan da XVIII mendearen bukaera arte, Maltzagako sakonuneko bideak eraiki arte.

    Mende batzuk geroago, erromatar galtzadak Deba ibaia zeharkatzen zuen Ibaizabal ibi inguruan Soraluze herrixka sortu zen.


    Averiguaciones de las antiguedades de Cantabria

    ...eta erromatar kontuak

    2016 urteko aurkikuntzek aspaldiko kontu zaharra berretsi zuten: 1922 urtean Aranzadik, Barandiaránek eta Egurenek jaso zutenez[6], bazela esaten zuena Mendigainen erromatar kokagunea izan zela, eta Muskiritsu mendiaren izena latinezko Mons Quiritum-etik datorrela.

    Kontu hau egiaztatuta badago ere, badira beste batzuk oraindik demostratu gabekoak. Berpizkunde garaian Erroma eta erromatarrak modan jarri ziren, eta haiekin lotzeko arrastoen bila jarri ziren pertsonak zein herriak. XVII eta XVIII mendeko historialariek beste hiru aldiz, gutxienez, lotu zuten Soraluze erromatarrekin.

    Gabriel de Henaok, Averigvaciones de las antigvedades de Cantabria liburuan (1689) bi aipamen jaso zituen.

    Lehena Esteban de Garibai arrasatearrak idatzia: erromatarren garaian Extremadurako Ambraciatarrek Gipuzkoako Placencia sortu omen zuten; eta mila urte geroago, Ambracia desegin zenean soraluzetarrak Extremadurara itzuli ziren Ambracia bersortzera, Plasencia izena jarri ziotela. Bigarren aipamena, berriz, Iosef Pellizer-ena da, Tritium Tiboricum Gipuzkoako Soraluzen zegoela idatzi zuela.

    Azkenik, La Cantabria vindicada (1779) liburuan, Joseph Hippolito de Ozaetak Egotza baserriaren aipamena egiten du, Egossa eta Egoza erromatarrek erabilitako izenak zirela esaterakoan. Gogoratu behar da Egotza oso kokapen egokia duela Deba bailara zelatatzeko.


    Erreferentziak

    1. Kortazar mendiko erromatar aztarnak. Antxoka Martinez (Aranzadiana 2016).
    2. Campamentos romanos en el País Vasco y Navarra. Historia y Arqueología (2018).
    3. Iruña-Veleia. Wikipedia (euskaraz)
    4. Mutriku izena Tritium Tiboricum-etik omen dator.
    5. Tritium Tiboricum. Wikipedia (euskaraz)
    6. Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia. Telesforo de Aranzadi, Jose Miguel de Barandiarán eta Enrique de Eguren (Donostia 1922).