«Ibilbideak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    38. lerroa: 38. lerroa:
    * [http://www.altimetrias.net/aspbk/verPerfilusu.asp?id=1644 Untzetagaña].
    * [http://www.altimetrias.net/aspbk/verPerfilusu.asp?id=1644 Untzetagaña].
    * [http://www.altimetrias.net/aspbk/verPerfilusu.asp?id=1613 Gallastegi].
    * [http://www.altimetrias.net/aspbk/verPerfilusu.asp?id=1613 Gallastegi].
    * [[Plaza Barriko iturriaren bide trazadura (eu)|Plaza Barriko iturriaren ibilbidea]].
    * [[Plaza Barriko iturriaren ibilbidea (eu)|Plaza Barriko iturriaren ibilbidea]].
    * [http://www.altimetrias.net/aspbk/verPerfilusu.asp?id=1642 Aseginolatza].
    * [http://www.altimetrias.net/aspbk/verPerfilusu.asp?id=1642 Aseginolatza].
    * [http://www.altimetrias.net/aspbk/verPerfilusu.asp?id=1618 Goenetxe].
    * [http://www.altimetrias.net/aspbk/verPerfilusu.asp?id=1618 Goenetxe].

    17:39, 26 apirila 2020(e)ko berrikuspena

    Soraluzek aukera asko eskaintzen ditu ibilbideak egiteko: natura edota istoria ezagutu, kirola egin, arteaz gozatu edo, besterik gabe, pasiatu.

    Gehienak oinez egitekoak dira, baina badaude bizikletaz egitekoak edo automobila behar dutenak ere.


    Natura ezagutzeko ibilbideak


    Ondarea ezagutzeko ibilbideak

    • Sumendi eta laben ibilbidea (automobila behar da). Soraluzeren iragan bolkanikoaren aztarnak ezagutzeko: kuxin labak, sumendia...
    • Dolmenen ibilbidea (automobila behar da). Mendigainean zehar, zerua eta itsasoaren artean, bertako megalitoak bisitatzeko aukera ematen du.
    • Hiri aztarnak ibilbidea. Herri kaskotik irten gabe, Soraluze sortu zeneko (1343) aztarnak topatzeko.
    • Egur landuaren ibilbidea (automobila behar da). Soraluzen oraindik gordetzen diren egurrezko eraikuntzaren ale paregabeak ezagutzeko ibilbidea.
    • Aro Modernoaren ibilbidea. Herri kaskotik irten gabe, Soraluzeren garai oparoenen eraikinak bisitatzeko.
    • Armagintza I ibilbidea. Soraluzeren armagintzaren lekukoak, Olearako bidean.
    • Armagintza II ibilbidea. Soraluzeren armagintzaren lekukoak, Sagar-errekarako bidean.
    • Plaza Barriko iturriaren ibilbidea. Ipinarrieta baserriraino ibilbidea, Plaza Barriko iturriaren akudeduktuaren bidez.
    • XX mendeko ibilbidea. Soraluzeko XX mendeko arkitektura eta eraikin nabarmenenak ezagutzeko.
    • Iraganeko aztarnak. Garai beteko bizimoduaren aztarnak Soraluzeko alde zaharrean: harategiko kakoak, zaldi eta astoak lotzeko uztaiak, forja eta egurrezko balkoiak, ateak eta atetzarrak...
    • Etxez-etxe Soraluze barrena: Erdigunea. Etxeen izen propioen bidez Soraluze zaharra ezagutzeko aukera: Labaderogainen hasita, Kalebarrenetik Arregia jauregiraino, handik Etxaburuetatik Plaza Barriraino eta, bukatzeko, Santa Anatik segi komentuko etxeetaraino.
    • Etxez-etxe Soraluze barrena: Baltegieta eta Gabolats. Etxeen izen propioen bidez Soraluze zaharra ezagutzeko aukera: Labaderogainen hasita, Zubi Nagusia zeharkatu eta eskumara hartu, errepidetik. Malmeron inguruan eskilarak jeitsi eta, Gabolatseko zubia zeharkatuz, Plaza Zaharreraino.
    • Etxez-etxe Soraluze barrena: Errabal, Atxuri eta Errekalde. Etxeen izen propioen bidez Soraluze zaharra ezagutzeko aukera: Labaderogainen hasita, Zubi Nagusia zeharkatu eta ezkerrera hartu, Olea zubiraino, herlabia izan zena zeharkatuz.


    Kirola egiteko ibilbideak

    Nahiz eta mendiko bizikletaz egitekoak izan, gehienak oinez ere egin daitezke, oso luzeak ez direlako:


    Erreferentziak