«San Roke ermita (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    71. lerroa: 71. lerroa:
    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==


    [[Kategoria:Arkitektura]]
    [[Kategoria: Arkitektura erlijiosoa]]

    22:39, 4 urria 2018(e)ko berrikuspena

    San Roke ermita
    San Roke ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Estiloa
    Mendea XV-XIX
    Kokapena Ezozia bailara
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Leiho zaharrena (J.C. Astiazarán 1979)

    Azalpena eta historia

    San Rokeren ermita izenez ezagutzen den baseliza, Ezokiako santutegia baino gorago dagoen tontor baten gainean dago. Bertatik, Soraluzeko herria eta Maltzagako bidegurutzea ikusi litezke. Erdi Aroan bertatik igarotzen zen Elgoibar eta Soraluzeko herriak lotzen zituen errepidea eta pentsatzekoa da arrazoi horregatik eraikiko zutela ermite toki horretan.

    San Roke ermita oso zaharra da, erdi-puntuko arkuan eginiko pieza bakarreko leiho txikiak adierazten duenez, bere horma eta aintzineko itxuraren baitan oraindik kontserbatzen duena. Ermitari buruz dokumentuetan agertzen diren lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira. Hasera batean Gurutze Santua[1] izenez ezaguna zen, Ochoa Ybañez de Yrureren 1518ko testamentuan agertzen delarik. Baina XVIII mendearen erdialdetik aurrera behintzat San Roke gurtzen da.

    Gurtza horren adierazgarri, 1990. urtean berriztu zuen ermita herritarren artean osatutako batzorde batek. Egindako lanak: estaldura konpontzea, hezetasuna eta zurezko egitura intsektu xilofagoen aurkako tratatzea eta kanpo eta barne paramentuak egokitzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.150.000 pezetaz lagundu zuen.

    Gero, solairua zaharberritzeari ekin zioten, eta giza hezurrak agertu ziren. Gipuzkoako Foru Aldundia Aranzadi elkartearen taldea bidali zuen, azterketa azkarra egiteko[2]. Bertan sei lagunen hezurrak topa zuten, heldu bat eta umeak beste bostak. Gainera, domina bat eta aintzinako txanpon pare bat ere: Portugaleko ceitil bat, Alfonso Vekoa (1438-1481) eta Nafarroako cornado bat, Felipe IVrena (Espainiako Felipe II, 1561-1598).

    Jaiak

    Santua gurtu eta herri osoarendako babesa eskatzeko, San Roke egunez (abuztuaren 16an), prozesioa egiten da Santua herriko parrokiara jeitsiz eta urriaren 12an berriz prozesioan jasoz ermitara itzultzen da. Prozesio hauetan San Roke goratzarre abesten da.

    Abuztuko Andramari jaien barruan, San Roke eguna ospatzeaz gain, San Roke Txiki eguna ere ospatzen da, Plazentziarren umore zorrotzaren eguna.

    Arkitektura

    Luze-zabal txikiko nabe bakarra, planta karratua, lau isurkiko estaldura eta manposteriazkok hormak. Harrien kokapenak salatzen dutenez, horma zaharrak baxuagoak ziren, eta garai batean paretak jaso zituzten, ermita altuagoa egiten. Horma zati berrian leiho gotiko konopiala dagoenez (propio eginda edo horma zaharretik ekarria), pentsatzekoa da lan hauek XVI mende aurretik egin zituztela.

    Sarrera erdi-puntuan dobelaturiko portadaren bidez egiten da. Sarrera hau ermitaren oinetan zegoen aurretik, baina gero albo batera mugitu zuten, hegoaldera hain zuzen. Oinetako horman oraindik nabarmentzen da ateak hartutako tokia.

    Bi leiho nabarmen ditu, mendebaldera ematen dutela biak ala biak. Bata, goian aipatu dena, erdi-puntuko arkuan eginiko pieza bakarreko leiho txikia da; erabilitako teknika honek erakusten du oso leiho zaharra dela. Bigarrena, kanpandegi azpian dagoena, gotikoa da, konopiala hain zuzen.

    Estaldura eta koruen egiturak zurezkoak ditu. Barrualdean, aldare inguruan zerua edo guardapolvos zuen, oso sinplea, presbiterioa babesteko.


    Artelanak

    Dituenak oso zaharrak dira, eta herrikoi estilokoak:


    Erreferentziak

    1. Santa Cruz ermita. Javier Elorza (1996)
    2. Intervención en San Roque. Miren Ayerbe (Aranzadi 1993).