Soraluze XV mendean (eu)

    Sorapediatik
    Soraluze-Plazentzia XV. mendean
    Egilea Javier Elorza &
    Urtea 2018
    Hiria Soraluze
    Tamaina
    Soraluze-Plazentzia XV mendean (Javier Elorza 2018).jpg


    Mapa zertan den

    1.343 urtean Soraluze eta Herlaibiako biztanleek Plazentzia izeneko hiribildua sortu zuten, Alfonso XI erregeak emandako hiri gutuna erabiliz.

    Hiribilduaren 675. urteurrenean, Soraluzeko Udalak Javier Elorzak prestatutako mapa hau argitaratu zuen.

    Mapa sortzeko Javier Elorzak agiri zaharretan agertzen diren azalpenak (sorrera, ordenantzak...) zein etxe-izenak erabili zituen.


    1.343 urte aurrekoak

    Gainontzeko herri eta hiriek moduan, Soraluze sortzerakoan bertako inguru naturala zein ordurako gizakiak egindakoak erabakigarri izan ziren: ibai eta errekak, bideak, existitzen ziren eraikinak...

    Ibai eta errekak

    Hiribildu berria Ibaizabal[1] ibaiaren eskumako ertzean sortu zuten, ibaia pasatzeko ibi baten ondoan hain zuzen.

    Hasierako hiribilduaren mugak bi errekek finkatu zituzten: ZZZ hegoaldetik eta BBB iparraldetik.

    Erregebide eta bideak

    Hiribildua sortu zenean, hainbat bide nagusi biltzen ziren ibiaren inguruan.

    Erregebide nagusia Gaztelatik itxasora zihoan. Bergaratik Ibaizabalen ezkerretik zetorren, Soraluze pareko ibira heltzerakoan bestekaldera pasatzen zen (aurretik ibitik, XV mendean zegoen zubitik) eta handik San Roketik gora Elgoibar eta Debaruntz.

    Bazegoen adar bat Eibarra zihoana: ibia zeharkatu beharrean aurrera egiten zuen eta, Iruretik barrena, Eibarraino heltzen zen. Bigarren adarrak, berriz, ibia pasa eta mendian gora egiten zuen, Pagobedeinkaturaino, eta handik Azkoitira jeisten zen.

    Honetaz gain hainbat herribide agertzen dira mapan: Osirantzurakoa[2], Erlaegirakoa, Ernizketarakoa eta Altunerakoa. Arregiako estrata ere agertzen da, Arregigoikoatik herrikaskora zihoana.

    Eraikinak

    Hiri-gutunak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak aipatzen ditu. Beraz, bi inguru horietan etxeak bazirela ondoriozta daiteke.

    Horietaz gain baziren bi eraikin garrantzitsuak, mapan agertzen direnak: Soraluzeko monastegia (1.267 urtean aipatzen dena, gaur eguneko parrokia dagoen tokian zegoen) eta Arregitorrea (Erdiaroko eraikina oraindik, Andrés Ibáñez de Irurek XVI mendean jauregia bihurtu zuen).


    1.343 urteko hiribildua

    Kaleak

    Hiribilduak kale nagusi luzea zuen, Kalegoen eta Kalebarren.

    beste norabidean, berriz, goikit bera

    Eliza kanpoan, eta aurretk esparrua, plaza aldapatsua.

    Ateak

    Hiru ate zeuden: Kalegenekoa, Kalebarrenekoa eta


    XV mendeko handitzeak

    Gerokoak: Harresi ondoko etxeak: Kalegoen eta Etxaburueta

    Errabalak: Errabal, Arane, Irusagarreta

    Igereta presa

    Etxeak

    Herri barruan:

    Santa Ana aldera

    Azkoitia aldera

    Gabolats aldera

    Errabalean

    Baltegieta

    Arana auzoa


    Eta gainera...

    Ortuak

    Andikokalekoak alde honetan


    Bitxikeriak

    Zubia zig zag Sutegiak kanpoan


    Erreferentziak

    Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.

    1. Gaur egun Deba ibaia moduan ezagututa.
    2. Gaur egun Osintxu.