«Olak, errotak eta zentralak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
Lurra lantzerakoan orografiak asko laguntzen ez badu ere (ikus [[Soraluzeko mugak (eu)|Soraluzeko mugak]]), herriko aldapek berebiziko indarra ematen diote urari, beren ustiaketa lagunduz. | Lurra lantzerakoan orografiak asko laguntzen ez badu ere (ikus [[Soraluzeko mugak (eu)|Soraluzeko mugak]]), herriko aldapek berebiziko indarra ematen diote urari, beren ustiaketa lagunduz. | ||
Alboko herriekin konparatuz, Soraluzek badu alde honetatik berezitasuna. Esandako moduan, nekazaritzandako aukera larregi ematen ez zuenez, bertakoek industriari ekin zioten. Eta industriak ezer behar badu, indarra da. Beraz, sortutako errotak nekazaritzarako baino industriarako sortu zituzten gehien bat, armak forjatzeko; arma zuriak lehen eta suzko armak gero (ikus [[Armak eta lanabesak (eu)|Armak eta lanabesak]]). Honen adibide dira [[Agarreburu baserria (eu)|Agarreburu]], [[Errotabarri baserria (eu)|Errotabarri]], [[Igarate baserria (eu)|Igarate]], [[Mutxaneko etxe | Alboko herriekin konparatuz, Soraluzek badu alde honetatik berezitasuna. Esandako moduan, nekazaritzandako aukera larregi ematen ez zuenez, bertakoek industriari ekin zioten. Eta industriak ezer behar badu, indarra da. Beraz, sortutako errotak nekazaritzarako baino industriarako sortu zituzten gehien bat, armak forjatzeko; arma zuriak lehen eta suzko armak gero (ikus [[Armak eta lanabesak (eu)|Armak eta lanabesak]]). Honen adibide dira [[Agarreburu baserria (eu)|Agarreburu]], [[Errotabarri baserria (eu)|Errotabarri]], [[Igarate baserria (eu)|Igarate]], [[Mutxaneko etxe zarra (eu)|Mutxan]] eta [[Olea baserria (eu)|Olea]], esateko. | ||
Armagintzaren beherakadarekin batera hainbat errotak nekazaritzara bideratu zuen bere lana: Errotabarri, Olea... | Armagintzaren beherakadarekin batera hainbat errotak nekazaritzara bideratu zuen bere lana: Errotabarri, Olea... |
23:55, 5 martxoa 2017(e)ko berrikuspena
Azalpen orokorrak
Beste toki askoren moduan, Soraluzen ere ura ustiatzeko hainbat bolu edota errota eraiki zituzten.
Lurra lantzerakoan orografiak asko laguntzen ez badu ere (ikus Soraluzeko mugak), herriko aldapek berebiziko indarra ematen diote urari, beren ustiaketa lagunduz.
Alboko herriekin konparatuz, Soraluzek badu alde honetatik berezitasuna. Esandako moduan, nekazaritzandako aukera larregi ematen ez zuenez, bertakoek industriari ekin zioten. Eta industriak ezer behar badu, indarra da. Beraz, sortutako errotak nekazaritzarako baino industriarako sortu zituzten gehien bat, armak forjatzeko; arma zuriak lehen eta suzko armak gero (ikus Armak eta lanabesak). Honen adibide dira Agarreburu, Errotabarri, Igarate, Mutxan eta Olea, esateko.
Armagintzaren beherakadarekin batera hainbat errotak nekazaritzara bideratu zuen bere lana: Errotabarri, Olea...
Ur ustiaketen bigarren loraldia elektrizitateak ekarri zuen. Gaur eguneko sare elektrikoak hedatu gabe zirenez, hainbat tokitan elektretxeak sortu ziren. Batzuk publikoak, herri osoari indarra ematen zienak; eta beste batzuk lantegiek sortutakoak, autokontsumorako. Garai honetan hainbat errota izandakoak indarra sortzeari egin zioten: Errotazar, Malmero...
1960-70 inguruan, Iberduerok (orduko Iberdolak) zentralak erosi eta itxi zituen, bezeroak bereganatzeko eta konkurrentzia desagertarazteko. Eta lortu ere: banaka banaka herriko zentralak itxi zituzten, eta hondatzen hasi ziren. Erori ala bota, gaur egun ez da bakar bat geratzen.
Salbuespen bakarra Elektrika da. EVEren laguntzaz, Udalak erosi eta martxan jarri zuen, gaur egun oraindik polito babileta martxan.
Kokapenak
Ur ustiaketen zerrenda
Izena | Argazkia | Ola | Errota | Zentrala |
---|---|---|---|---|
Agarreburu | Bai | Bai | Ez | |
Alberdi | (argazkirik ez) | Ez | Ez | Bai |
Armendiako errota | Ez | Bai | Ez | |
Atziolatza Barri | Ez | Bai | Ez | |
Dominganekua | (argazkirik ez) | Ez | Ez | Bai |
Elektrika | (argazkirik ez) | Ez | Ez | Bai |
Erlei | (argazkirik ez) | Ez | Ez | Bai |
Errotabarri | Bai | Bai | Ez | |
Errotazar | Ez | Bai | Bai | |
Igarate | Bai | Ez | Ez | |
Iraolabeitia | Ez | ¿? | Bai | |
Irurac-bat | (argazkirik ez) | Ez | Ez | Bai |
Malmero | (argazkirik ez) | Ez | Bai | Bai |
Mutxaneko etxe zarra | Bai | Ez | Ez | |
Olabarrena | (argazkirik ez) | Bai | Ez | Bai |
Olea | Bai | Bai | Ez | |
Txitxirriketa | (argazkirik ez) | Bai | Ez | Ez |
Guztira | 7 | 7 | 9 |