Errotabarri baserria (eu)

    From Sorapedia
    Errotabarri/ Alzubiaga
    Aurtengo-bolua/ Aurteingo-Yguerea
    Errotabarri baserria. Ikuspegi orokorra 03.jpg
    Izen formala Errotabarri
    Bailara Irure
    Altuera 125 m
    Hedadura
    Kaletik 1 km


    Bertako familia

    Baserria desagertu zen.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1]

    Nahiz eta izenak errota izan zela esan, aurretik forja izandakoa zen, eta honen aztarnak gordetzen dira oraindik. Beharrezko presa 170 metro gorago zeukan, Sagar errekan bertan, Galtzaidukua baserriaren azpian hain zuzen. Errotak bi harri pare zeukan.

    Errotaren izenak

    Modu askotan agertzen da garai bateko agirietan,forja zenekoak. Izen batzuk bimerroten arteko kokapenari zegozkien: Aurteingo-bolua, Aurtengo-bolua, Aurteingoiguerea, Aurteingo-Yguerea eta Aurtein, esateko.

    Arçubiaga eta Alçubiaga izenek, aldiz, errotara satzeko zegoen harrizko zubiari egoten diote erreferentzia.

    XVI. mendea

    Lehengo aipamena 1515. urtekoa da, Sagar-errekako bidearen azalpenekoa: Arçubiagatik Otaolarako bideko bidegurutzetik aurrera, Sagarraga etxea zeharkatuz, eta aipatutako Sagarraga etxetik eta bere atetik eta sutegiko zein errotako zein mailuetako etxeko ateetatik[2].

    1543.ean, berriz, Ernizketa baserriko jabeak Alçubiaga errota alokatu zion Catalina de Zabalari urte t’erdiz, arkabuzak barrenatzeko.

    1544. urteko agiri batean Sagar-errekako Alzubiagako errota aipatzen da: Juan Martínez de Churruca-k eta Martín de Churruca-k Juan Ibáñez de Hernizqueta-ri errota alokatu zioten, arkabuzak barrenatzeko.

    Urte batzuk geroago, 1566.ean hain zuzen, Gabriel de Hernizqueta eta Maria Martinez de Unamunoren arteko ezkontza-kontratuan aipatzen dute, Aurtengo bolua eta Arçubiaga izenekin.

    1569. urtean Juan de Churrucak, Juan Ibáñez de Churruca-ren semeak, María Garcia de Uribarri andreari Ibaizabal errota alokatu zion[3]. Churruca familia hau armagintzan buru-belarri sartuta zegoen, agirietan agertzen den lehendabiziko maisu armagilea, 1.561 urtean hain zuzen, Juan de Churruca bera izan zela: maestro armero.

    XX. mendea

    1895. urtean José Mª Maiztegui zen errotaria, eta zortzi urte geroago, 1903. urtean, jabea Marcelino Maiztegui zen.

    Azken errotaria Julio Arrieta izan zen (1916.ean jaioa), eta garia azkenekoz 1961. urtean apurtu zuten. Orduan okindegia ere bazen.

    Urte hauetan harizko zubia zabaldu zuten, porlanezko zati berria erantsiz. Porlanak harrizko zubiari eusten dio.

    1960. urteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizial batean agertzen denez: Dolores eta Basilio Maiztegui Alday jaun-andreak, Bergarako eta Markinako biztanle, eskatzen dute zera sartzeko Herri Uren Ustiapenen Erregsitroetan, 1901.eko apirilak 12ko Erret Dekretoak sortuak: erdibana eta "pro indiviso" aspalditik erabiltzen ari direla Soraluze udalerrian dauden Sagar-errekaren eta bere adarren Gambi-errekaren eta Hospital-errekaren ur soberakinak etxebarruan erabiltzeko eta Errotabarri errotan beren zekaleak apurtzeko; hau dena errekan gora Zabala, Unzurrunzaga y Compañía enpresak eta Eibarko Udalak urak ustiatu eta gero. Eta hau dena jakinarazten da...

    Gaur eguneko egoera

    Industrias Gol enpresaren lantegia zabaldu zutenean errota eta baserria bota zuten.

    Estoldaren arkua oraindik ikus daiteke, erreka ondoan, GOLen horma berrian enpotratuta. Errotari Arçubiaga izena eman zion zubia ere gordetzen da. Presa osorik gordetzen da ere oraindik bistan dago, Industrias Gol eta Tornillería Oruesagasti arteko erreka zatian.

    Erreferentziak

    1. Soraluze. Monografía histórica. (249 orrialdea)
    2. En comenzando en la crucijada del camino que toman de Arçubiaga para Otaola, atrabesando para la casa de Sagarraga, e desde la dicha casa de Sagarraga e por su puerta d’ella e por las puertas de su casa de herreria y molino y maças.
    3. Ramiro Larrañagak, Soraluze-Placencia de las Armas.Monografia histórica liburuan, Margarita Uribarri jasotzen du.